Bisita berezia izan dugu gaur gure irratian: Bilboko Elkarlan euskaltegien (Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra eta Gabriel Aresti) Nerea Telleria, Jon Maguregi eta Isabel Isazelaia arduradunekin hitz egiteko parada izan dugu. Bilboko euskararen egoeraz eta euskaltegi horien eskaintzez hitz egin ondoren, aurtengo ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dutela esan digute. […]

Grezian pasa den igandean egin zituzten hauteskundeak: bederatzi hilabetetan herritarrak hiru aldiz deitu dituzte bozkatzera, eta denetan Tsipras garaile, nahiz eta egoera oso latza izan greziar askorentzat. Deigarria da ere abstentzioa ia %50era heldu dela. Katalunian, aldiz, datorren igandean izango dira hauteskunde plebiszitarioak eta nabaria da Espainiaren aldekoen urduritasuna, medio […]

Gaurkoan, denboraldi berriari ekin dio Pedro Elias Igartuak, eta betiko moduan hainbat artista eta kantarekin. Lehen orduan, Ruper Ordorika, Samba Touré, Joseba Irazoki, Neil Young eta Ray Fernandezen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Allman Bros, Rafa Rueda, Graham Parker, Steve Earle eta Aaron Nevilleranak izan ditugu entzungai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150917soinugela.mp3 Deskargatu hemen

Gaurko saioko editorialean diasporatik Diada nola bizi izan genuen kontatu dugu, Via Lliurek eragindako masen sedukzioa eta hauteskundeetan ekimen honek izan dezakeen eragina aztertu dugu. Ondoren, erreportajea eta irailaren 8an Bilbon egindako elkarretaratzearen inguruko iruzkina. Vicent Partal eta Martxelo Otamendiren arteko berbaldian bildutako dokumentuetan oinarrituta, prozesuaren sorrera eta bilakaera aztertu […]

Aste honetako astelehen eta asteazkenean izan da BIlbon eta bertan 19 lagun inputatuta. Atxiloketak 2011ko irailaren 23an izan ziren, hori bai, istiluak (Bilbo osora hedatu zirenak) hasi baino lehen, Iñaki Carro abokatuak kontatu digunez. Kukutzaren aurkako azken epaiketa da hau eta abokatu horren ustez epaia ez da berehala aterako. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150918kukutzazebrabidean.mp3 […]

Horixe dugu azalean, Altunaren esaldi batekin: “Baserriko oholen zirrikituak gai dira irudi bakarrarekin dena kontatzeko”. Asteko gaia “Katalunia independentziara” da, eta aste honetako zenbakian ere “Emakumeen Mundu martxa” artikulua dugu. Bukatzeko, Termometroan agertzen diren bi artikuluren harira, Unai Brea erredaktoreak “Argia egunerako, edo egunetarako, dena prest dagoela” esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150917unaibrea.mp3 […]