“Alternatiben herria Bilbon: kultura politiko berria ernatu da” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean. Horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki berria aurkezten. Ondoren, asteko gaia aurkeztu digu, Bideo-jokoak”, markak hautsi dituen merkatuan gure lekua egitea xede baitute bertoko bideo joko egileek. Gero, Unaik berak Iñaki Olaizolari heriotza duinaren inguruan […]

Asteburu honetan Mutrikuko Olatz auzora hurbilduko gara ohiko ibilaldia egitera eta Gaba Beltza ezagutzera. Horrekin batera, betiko legez, errezeta (pistoa), liburu gomendatua (Karmele Jaioren ” Orain hilak ditugu”) eta diskoa (Imuntzo eta Beloki) eta asteburuko agenda jorratuko ditugu. Saioan parte hartzen dugunok Agurtzane Rementeria, Leire Amarika, Xabi Ugalde, Isidro Elgezabal, Mieltxo […]

Zeukaten helegitea atzera bota du Arabako Auzitegiak eta De Miguel auziko inpuitatuek deklaratu beharko dute. Ustelkeriaren aurkeko Adi elkarteko Unaik De Miguel auzia 2006an hasi zela gogoratu du. Horrekin batera, hainbat xehetasun kontatu dizkigu. Bukatzeko, Gasteizen ere, San Antonio kaleko afera komentatu du Unaik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151030hizpideaunaiadidemigel.mp3 Deskargatu hemen

Eguneko izenburuak irakurri ondoren, gaur Ninbe Moreno kazetaria izan dugu Hizpidea magazinean. Ninbek, Jabier Salutregiren askapena hartu du hizpide. Atzo atera zen Egin egunkariko kazetaria 7 urte ta erdi kartzelan eman ondoren. Burgosen eta gero Ean bizi izandakoak kontatzeaz gain, galdera pare bat bota du: zergatik zigortu zuten Salutregi? Egunkari […]

Capítol 8: Marrameu torra castanyes. Editorialean Castanyadaren historia labur-labur kontatu dugu, Kataluniako tradizio honen osasuna aldarrikatzeko asmoz. Clarak kafea hartu du urtero tradizio hau leku batetik bestera ospatzen duen lagun batekin. El calaix de l’absurd atalean Halloween-en gaineko ikuspegi bitxia izan dugu. Núriak Castanyadarako aproposak diren platerak prestatzeko liburuak dakarzkigu. […]

Horiek guztiak izan ditugu bi orduko saioan, baina bereziki tratatuak. Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Diego Galaz bibolin jolea elkarrizketatu du. Bigarrenean, aldiz, Jean Mixel Bedaxagar eta Dan Pennen kantak entzun ondoren, Allen Toussainti monografikoaren 2. zatia eskaini dio. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151029soinugeladiegogalax.mp3 Deskargatu hemen

Azken hamabost urteak munduan baztarrik baztar gorputzari on zer egiten dotson ikertzen eta etxera bueltan bertakoei zabaltzen. Horretan dabil pozik Pedro Mari, sineste osoz eta pasioz. Gozatuz. Esku artean “Estudio de China” nutrizioari buruzko liburu arrakastatsua. Beti ikasten. Gaur “iraultza berdearen” hutsegite handiaz hitz egin dugu, eta saioaren bigarren zatian, […]

Hizpidea magazinean ohikoa denez, zortzi hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Oihana Etxebarrietak bi gai jorratu ditu: jabier Salutregi gaur espetxetik aterako dela alde batetik, eta bestetik, Nafarroako gobernuak aurkeztutako Abortatzeko eskubidearen aldeko zirriborroa. Gotzon Elizburuk, aldiz, EAJk iragarritakoa hartu du hizpide, legealdi honetan ez duela Estatus berriaren […]