Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinaren atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160126solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: urtarrila 2016
Pasa den eguneko txistualdia eta larunbatekoa: ez, ez da ondo hasi nahiz eta bigarren horretan diru mordoa inbertitu. Kritikak, gainera, barrutik datoz, Denis Itxaso eta Gasco jaunek egindakoak kasu, Gorka Bereziartuak kontatu digunez. Eta hemendik aurrera, zer? Hor galdera, eta erantzuna, batek daki baina airean egon daiteke. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160126hizpideagorkabereziartua.mp3 Deskargatu hemen
Datorren otsailean ikastaro bereziak izango dira Araban eta Biakaian. Gakoa honako hau da: produktu ekologikoak, oro har, ondo saltzen dira kanpoan, baina arazoak agertzen dira barruko merkatuan: nola egin lan horrek behin betiko jarduera bermatzeko? Erantzunak aipatu ikastaroetan etorriko dira, Unai Arangurenek kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160126solasunaiiaranguren.mp3 Deskargatu hemen
Antxeta Irratiak (Hendaia, Hondarribia, Irun…) 15 urte betetzen ditu aurten, eta horretarako oso egitarau mardula prestatu dute datozen hilabeteetarako. Pasa den ostiralean hasi ziren Hendaian, bertso-pintxo-potearekin eta ekainera bitarte hainbat jarduera izango ditu: Topaketa gastronomikoak, hitzaldia, aurkezpen jaialdia… Aitziber Zapirain koordinatzaileak hori eta gehiago kontatu digu. gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160126hizpideaaitziberzapirain.mp3 Deskargatu hemen
Txente Rekondorekin gogoratu dugu “udaberri arabiarra” fenomenoaren hastapena. 2011ko urtarrilean Tunisiako Zine al Abidine Ben Alik Saudi Arabiara joan behar izan zuen: batzuentzat, hor hasi ziren udaberri arabiarrak. Gero, Libia, Siria, Yemen, Egipto, Bahreinera… hedatu zen arabiar gizarteak aldatzeko gogoa. Saudi Arabia eta Mendebaldearen papera ahaztu gabe, bost urte pasa […]
Horixe izan da Pantzoa Hirigaraik jorratu duen lehen albistea: mugimendi sozialak mugitzan ari dira Iparraldeko ospitaleetan, irakaskuntzan… Gero, Plantoun auzoren auzia eta Didier Borotraren erabakia komentatu ditu Pantzoak, eta bukatzeko Baigorriko iheslarien egoera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160125solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen
Azken egunetan izandakoari errepasoa egin ondoren, biharkoarekin hasi da Mikel Urbeltz: “Aho bete doinu” liburuaren bigarren zatiarekin. Etzi, Inun izango dugu gurekin, eta gero Anje Duhalde “Lagun artean kantari” klasikoarekin. Ostegunean Juanito Makandé izango da, eta ostiralean Four Friends, eta Stereorocks. Larunbatean, aldiz, Still River eta Julian Maeso Band, eta […]
Pasa den ostiralean Garikoitz Goikoetxea kazetariak artikulu ederra atera zuen BERRIA egunkarian, eliza katolikoak bereganatutako ondasunen inguruan. Hegoaldean, milatik gora bereganatu ditu azken urteotan Elizak, horietariko 525 EAEn. Kontua 2007tik dator, eta Garikoitzek kontatu digun arabera ondasun mota asko dira horien artean: deigarria da Gipuzkoan bereganatutako kopurua, 400 baino gehiago. […]
Asko eta denetariko autobideak ditugula esan behar dugu, baina gehienak ordaintzekoak dira. Bilbora joateko, Kantabriatik edo Asturiesetik ez, baina Donostiara joateko bai ala bai: are gehiago, Gipuzkoan aurten beste bi zatik bidesaria izango dute. Josu Larrinagak kontatu digunez, argi dago, Diputazioek eramanda, oreka falta dagoela eta, arlo pribatuan zein publikoan, […]
Hala ematen du: espainiar estatua bidegurutze ekonomikoan dago egin behar diren erreformengatik, gehi Zor pribatu handiagatik. Europak, murrizketa berriak eta beste Lan erreforma bat eskatuko dio laster. Horien aurrean, hurrengo gobernuak zer egin ahal du? Hor galdera eta erantzunak Jon Bernat Zubiri Reyk eman ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160125hizpideajonbenitezaxpiri.mp3 Deskargatu hemen
