Asteburu honetan, proposamen berezia dugu….Itzaltzuko “Gartxot Eguna” ospatzera joango gara. Ibilaldia egitera Iratiko baso aldera joko dugu, Bagargiak aldera hain zuzen ere. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( kalabazin krema), liburua (Geff Rodkey-n Tapper Bikiak). Eta bukatzeko Bizkaia aldeko agenda jorratuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160115zeingouasteburuangartxoteguna.mp3 Deskargatu hemen

Pedro Elias Igartuak kantu aukera anitz eta interesgarria ekarri digu oraingoan ere. Lehen orduan Peter Frampton, Kortatu. Georgie Fame eta The Uski’s en kantak entzun ditugu, eta batez ere Lenny Kilmisterrenak. Bigarrenean, aldiz, Fermin Muguruza, Neil Young, Dave + Philip Alvin, eta bereziki David Bowierenak jarri dizkigu Pedrok. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160114soinugela.mp3 Deskargatu […]

18. atala: Benvingut, Carles; see you later, David. Oporretatik itzuli gara indarrez beterik. Editorialean Kataluniak dagoeneko President-a duela ospatu dugu. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu duen larunbateko manifestazioa gogoratuko dugu eta David Bowie handiaren galera tamalgarria. Un cafè amb Clara García atalean, Bowie galdu izanaren inguruko iritziak bildu ditugu […]

Gaurkoan, Hasier Arraiz izan dugu Hizpidea magazinean. Sortuko buruzagia hasi da bihar, ostiralean, izango den eztabaidarekin, herri modeloaren inguruan, Abenduko hauteskudeek utzitakotik jaikitzen hasiak direla esateaz gain, Hasierrek Arnaldo Otegi izan du hizpide, bukatzeko aste honetan bertan presoen inguruan Rufi Etxeberriak esandakoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160114hizpideaasierarraiz.mp3 Deskargatu hemen

Normalean hemengo edo Madrilgo hedabideetan irakurtzen edo entzuten dugu Kataluniako egoera nolakoa den, baina hamabostean behin Aritz Galarragak Kataluniako egoeraz hitz egiten digu Kataluniako hedabideen ikuspuntutik. Gaur ere, azken momentuan lortutako akordioa eta Carles Puigdemont president berriaz hitz egin digu La Vanguardia, El Periódico, El Punt-Avui edo Ara egunkariek dakartena […]

Jolas zerrenda: 1. Kingston Calypso*    2. HARRY BELAFONTE Hold’em Joe    3. Kingston Rock*    4. HARRY BELAFONTE Goombay Drums    5. Jump Up*    6. HARRY BELAFONTE Rum & Coca Cola    7. Under The Mango Tree*   8. HARRY BELAFONTE Brown Skin Girl    9. The Is Boy Chase* PRINCE BUSTER: 10. Ride A Donkey    […]

EHUn Kultura Zientifikoko katedraren ardura zuzena izanik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek badaki, jakin ere, zientziaren dibulgazioak duen garrantziaren berri eta maiz etortzen zaigu ZIENTZIALARI irratsaiora, honetaz eta hartaz aritzera, maizenik biologiaz eta zoologiaz jarduten badu ere. Gaurkoan, konparazio baterako, animalien tamaina hartu du hizpide. Bi gramoko masa duen erle kolibritik […]