Zer gertatzen zaio emakume feministari ama izatea erabakitzen duenean? Zertan aldatzen da bera emakume gisa? Zertan aldatzen da parekidetasun ituna bikote heterosexualean umea(k) jaio eta gero? Ze estrategia izan dezakete bikoteek egoera berrorekatzeko? Ikasketa Feministen eta Genero gaien Unibertsitate Masterrean tesina egin behar eta buruan zerabiltzan galderen inguruan ikertzeari ekin […]

Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]

Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]

Hizpidea magazinearen hasieran Ninbe Moreno Uriolako kazetaria izan dugu gurekin. Ninbek bi gai jorratu ditu: alde batetik, azkenean Bilboko Udalak plazatxo bati Yolanda Gonzalez zenaren izena jarriko diola BVEk erahildakoari. Bestetik, Ninbek, amaitu berri den 2015 azken 136 urteotako urterik beroena izan dela aipatu du, eta beroketa globalaren aurrean birziklatzearen […]

Gaur kolaboratzaile berria izan dugu Hizpidea magazinean, Liher Gonzalez hain zuzen. Liherrek OlatuKoop sarearen historia kontatu digu jaio zenetik. Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben bilgunea da OlatuKoop, eta sare honek egindako ibilbidea, orain zertan dabilen eta etorkizunera begira zeintzuk diren erronka nagusiak kontatu digu Liherrek. […]

Ia ia Arriagan esan beharko, antzezlan ia guztiak Bilboko antzerki horretan eman edo emango dituztelako. Egondakoari errepasoa egin ondoren (Letter, Malmo, Monsieur de Pourceaugnac…), Agus Perezek Arriagan gaurko “Heroiak” lanarekin jarraitu du, Kultur Leioan ostiralean izango den “Síndrome de Estocolmo“-rekin jarraitzeko. Bukatzeko, hilaren amaieran “Sócrates” izango dugu, Arriagan ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160120agusperez.mp3 […]

Capítol 19: Blue Monday, Charles Manson i una mica d’òpera. Editorialean Blue Monday delakoaren iruzurraz mintzatu gara. Un cafè amb Clara Garcia atalean, OLBEko zuzendari artistiko Cesidio Niño elkarrizketatu dugu, berak Vincenzo Belliniren La Sonnambula opera zuzendu baitu. El calaix de l’absurd txokoan, gure hitzen esklabu bihurtuko gara. S’explica un crim-en […]

Gaur 17:00etan hasita, gaur Rosa Luxenburg II. konferentzia egingo dute Hika Ateneon. Hasteko Jule Goikoetxeak eta Lorea Agirrek “Ezkerreko eraldaketaketa feminismotik” gaia jorratuko dute. Gero, Albert Botranek, CUPeko diputatu eta historialariak, “Catalunya en la encrucijada” berbaldia eskainiko du. Yolanda Jubetok hori eta askoz gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160122hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen.