Gaurko saioan Gotzone Barandika dugu Bilbo Hiria irratiaren estudioan, Rosalind Franklin zientzialariari buruz hitz egiteko. Hurrengo minutuetan haren bizitzaren gorabeherak aztertuko ditugu lehenik. Gero, berak DNAren egituraz eginiko aurkikuntza zertan datzan komentatuko dugu, DNA bera azaltzeaz batera; eta hortik abiaturik, aurkikuntza hori dela medio, beste ikertzaile batzuek egin zioten azpijokoa […]
Hilabetea: urtarrila 2016
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160128asteanezabala.mp3 Deskargatu hemen
2015eko urteari behin betiko agurra egite aldera, POTTOko lagunek (Axier Goñik, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) atzera begiratua eskaini diote iragan den urteari. Bertso aukeratuen zerrenda ekarri dute entzuleen buru-belarrien gozagarri, beraz, piztu irratia eta… ke biba el berso!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160127potto.mp3 Deskargatu hemen
Eguneko izenburuak irakurri eta bi gonbidatu izan ditugu gaur horiek sakontzeko, Eñaut Mitxelena eta Nekane Zinkunegi. Eñautek, Gasteizen gertatutakoari aipamen txiki bat egin ondoren, atzo Iruñeko Txantrean etxekaleratze bat gelditu zela izan du hizpide. Nekanek, aldiz, Danimarkak errefuxiatuen inguruan atera berri dituen legeak komentatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaenautetanekane.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den igandetik, hilaren 24tik, Baionak badu gaztetxea, Zizpa izenekoa. Unai Arkauzek mugimenduaren bilakaera egin du, nabarmenduz azken bolada honetan lortu dutela kontaktua Herriko Etxearekin. Otsailean hasiko dira programazioarekin, eta Unaik kontatu digunez haiek kudeatuko dute gaztetxe berria. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaunaiarkauz.mp3 Deskargatu hemen
Hor dago ideia: Eskualdeko Garapen Iraunkorrerako elkarte bat sortu nahi dute Busturialdean. Horretarako, zenbait elkarte desberdin bildu dira, eta data jarri dute lehen bilera egiteko, datorren larunbatean hilak 30. Hortik aurrera, urratsez urrats, 5 urteko epea hartu nahi dute sektore desberdinek elkartzeko, Iratxe Arriolak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160127solasasteaitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen
Angela Davis afroamerikar ekintzaile politikoa eta unibertsitate irakaslea Euskal Herrian izango dela eta, Fermin Muguruzak omen egingo dio, otsailaren 7an Kafe Antzokian. Haren eskutik euskal musikari eta sortzaile ugari bilduko dira gorazarre ekitaldira. Besteak beste, Maialen Lujanbio, Eider Rodriguez, Mursego, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Anari, Broken brothers bass […]
Davide Cabaleiro dokumental errealizadorea Euskal Herriratutako galizarren istorioen arrastoan dabil. Gogoa gidari dabilela ematen du, eta sorpresa atseginak gertatzen dira, gogoari ekina gehitzen diolako, antza. Azken urteetan errealizadore eta editore gisa dabil, gero eta gehiago ikasten. Dokumentalak gogoko, zerbait sortzeko aukera ematen dutelako, gai interesgarrien bila aritu eta horietan sakontzeko, […]
Duela bi urte lekuz aldatu zen Karmelo Ikastola, Larreagaburun dagoen eraikin berrira. Ondorioz, ikastolaren eraikin zaharrak hutsik gelditu ziren. Santa Marta zeritzonean urrian zabaldu zen udaltegi berria prestatu zuen udalak. Menendez Pelayo kaleko eraikin nagusia, ordea, bi urte hauetan hutsik eta hondatzen egon da denbora honetan. Azaroan lagun talde bat ikastola […]
