Hamabostean behingo hitzorduari erantzunez, Jon Bernat Zubiri ekonomia adituak lan eremuko beste gai bati heldu dio gaurko irratsaioan: lanaren makroekonomia. Eragile ekonomiko ofizialek soldataren bidezko susperraldiaz hitz egiten duten honetan, lanaren prekarietatea ekarri duten faktore nagusien errepasoa egin digu lehenbizi, hortik abiaturik, langileen soldatek arlo makroekonomikoan daukaten eragin zuzena aipatzeko. […]
Eguna: 2016-04-18
Euskalerria irratiaren esataria dugun Mikel Bujanda lankideak Nafarroa Garaiko kronika egin digu, Hizpidea magazinarekin ostiralero daukan hitzorduari erantzunez. Iragan berria den errepublikaren egunaren urteurrenaren karietara Iruñeko Udalak hartu duen erabakiaren berri eman digu hasieran. Izan ere, Udalak hala erabakita, Conde Rodezno zapaltzailearen omenez izendatutako plazari izena aldatu eta Askatasun Plaza […]
