Kimika zientifikoaren hastapenak nolakoak izan ziren jakitearren, Jon Mattin Matxain kimikari kuantikoarengana jo dugu. Kimikaren definizioa emango digu lehendabizi, geroxeago kimika arloan denboraren poderioz sortu diren diziplina berrien sailkapena egingo digu, eta handik aurrera kimikaren historia azalduko digu, Lavoisierren lehen urratsetatik hasi eta kimika kuantikoraino. (Argazkia: Robert Couse-Baker). https://bilbohiria.com/docs2/2016/zientzialari/160407z18kimikaren_hastapenak_jon_mattin.mp3 Deskargatu […]

Martxoaren 15ean MURSEGO (Maite Arroitajauregi-Eibar, 1977) Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleei bere musika eskaintzera eta azaltzera etorri zen, Kafe Antzokiko hitzaldi musikatuen zikloaren barruan. Bere ibilbidea, gustuak, eta doinuak ederto azaldu zituen, kantuak jotzeaz eta abesteaz gain. Adi!! Zabaldu belarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160407artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia […]