Niña Coyote eta Chico Tornado Kafe Antzokian EATE (Autoprodukzioa, 2016) lan berriagaz! Apirilaren 16an aurkeztu zuen bikoteak EATE lan berria eta kanta bi zuzenean jo. Hori guztia eta Petti, Eskean Kristo eta The Icer Company entzun ditugu. Biniloan, Maurizia! Egurre!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160422artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2016-04-21
Egunotan euskal museoan dagoen erakusketaren harira, Labayru Fundazioak egin duen San Antonen Kili-Kili bideoa aipa daiteke, proiektuak izan zuen ibilbideari buruzko liburuaz gain. Lehengoan azaldu genuenez, Bilboko San Anton elizaren gerizpean sortu zen Kili-Kili, Jose Antonio Retolaza abadearen ekimenez. Hasierako orri solteak aldizkaria bilakatu ziren eta, gerora, unibertso koloretsu eta […]
Saio ezberdina egingo digu gaurkoan Jon Mattin Matxain kimikariak. Bere blogetik —Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe— aukeratutako zenbait gai ekarri nahi izan ditugu. Lau gai dira eta laurak dira eguneroko bizitzan eragina dutenak eta oinarri zientifiko bat dutenak. Esaterako, airbaga zergatik puzten den hain azkar, zenbait fruta zergatik herdoiltzen […]
Petti nafar musikariak bakarkako bere zazpigarren diskoa atera du argitara berrikitan. Lanak “Hotzikarak” du izena eta Pettik eta Etxeko Uztak sinaturik dator. Ostegunero gure irratian egiten duen kolaborazioan, Rafa Ruedak disko hau aurkeztu nahi izan digu, ekoizpen lan landua eta biribila delako uste osoan. Lantaldea osatzen duten musikariak banan-banan aurkeztu […]
