Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, […]

Egunotan jakin dugunez, Bizkaiko Entzutegi Probintzialak atzera bota du joan den irailean egindako epaiketaz Bilboko Hirugarren Zigor Auzitegiak ezarritako sententzia. Horren ondorioz, Kukutzari beren atxikimendua eta elkartasuna adierazteagatik kondenatu zituzten hemeretzi gazteetarik hemezortzi absolbitu dituzte eta bakar bati lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Hori dela eta, auzipetuen abokatua den […]