… eta udaberriarekin batera, abían da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa! Potto saioan, zapatuarekin batera eta Berrizen izan zen Bizkaiko Txapelketaren aurreneko kanporaketa aztertu dugu eta, aurreko egunean, barikuan, Bilboko alde zaharrean kokatuta dagoen Iñakiren tabernan jokatutako Mauri-Apolo sariketaren nondik norakoak. Zelan ez, agenda-proposamena ERE izan dugu, bertsozalearen buru-belarrien gozagarri. Biba bertsoa! […]
Eguna: 2016-04-14
Zientzialari saio honen jarraitzaileek honezkero badakite Miren Bego Urrutia gurera datorren guztietan animaliei buruz jarduten dugula berarekin. Gaur, esaterako, animalien hibernazioa izango da solasgaia. Animaliek zergatik eta zertarako hibernatzen duten ikusiko dugu, alde batetik, eta hartzaren lozorroaldia ere tratatuko dugu, bestetik. Gainera, azken minutuetan pinguino enperadorearen kasu berezia aurkeztuko dizuegu. […]
Albisteak ustekabean harrapatu gintuen denok, astelehen goizean egunkariak esku artean hartu genituenean. Iberdrola konpainiaren zuzendari nagusi den Galan jaunak sindikatuen aurrean hitz erdika iragarri zuenez, Iberdrolak ez dauka Garoñako indarretxe nuklearra berriz zabaltzeko asmorik, orain arte besterik esan bada ere. Jakina, gu berehala jarri ginen harremanetan Ekologistak Martxan kolektiboko Iñaki […]
Atzo arratsaldean ARGIA astekariko kazetaria den Axier Lopezi elkartasuna erakusteko eta, bide batez, Mozal Legearen aurka azaltzeko elkarretaratzea izan zela eta, Axier Lopezekin berarekin mintzatu gara irratsaioaren azken ordu laurdenean. Argiako kazetariak banan-banan eta argitasun handiz aletu ditu berari ezarritako isunaren inguruan sortu diren gai guztiak: isunaren desarrazoiak, Mozal Legearen […]
