Bost urteko bidaiaren ostean atzo iritsi zen Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, “gas-erraldoitik inoizko gertuen” dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi- hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta ezagutzeko asmoarekin. […]

Hiritik baratzera joan gara. Lur Denoken errezeta ekologikoen liburua aurkeztu “50 modu amantala zikintzeko” errezeta liburua.  Euskal Herriko baratzetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizten dituzte eta Bilbon ere banatu. Uda sasoiko baratzaren inguruan berba egin digu Joseba Zubizarretak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160706_lur_denok+meren.mp3 Deskargatu hemen.

Ekainean berriz ere langabezi datu ‘onak’ aurkeztu ditu Espainiako gobernuak.  Hauek aztertu ditugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.  Datu hauek argi ilunak dituzte, aztertu beharko litzateke enpleguaren kalitatea. Uda sasoia sortzen diren lanak, lan partzialak eta epe laburrekoak direlako. Betetik gero eta pertsona gehiago dira langabezian daudenak eta inolako lan saririk […]