11 Ispilu honetan, Leonard Cohen-en klasikorik ezagunenetakoa Nina Simone, Nick Cave, Tory Amos eta Peter Gabrielek bertsionatuta. Zein baino zein bereziagoa, bakoitzak bere ukitua emanez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-013-Suzanne.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2016-07-15
Europa zeharkatuko duen ‘Mugak zabaltzen’ izeneko martxak Bilbotik abiatu da gaur goizean. Gasteizera bidea hartu duenean Itziar Fernandez Mendizabalekin bat egin dugu. Hamar egunez hainbat herrialdetan geldialdiak egingo ditu kide eta autobus gehiago bilduz. Errefuxiatuek bizi duten egoera salatzea, elkartasuna adieraztea eta asilo politika aldarrikatzea dute helburu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160715_ongi_etorri_errefuxiatuak_karabana.mp3 Deskargatu hemen. […]
Hala bedi Bik eta Bilbo Hiria irratiak irailean ekin zioten Hizpidea saioan elkarlanean egiten. Ez da urte samurra izan, baina denboraldiko azken saioan irribarre batekin gogora ekarri nahi izan dugu Hizpidea izan dena. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160715_Hizpidea_pupurri_agurra.mp3 Deskargatu Hemen.
Argia astekariko Lander Arbelaitz erredaktoreak aste honetako aldizkariko gaien aurrerapena egin digu. Aste honetan Amy Goodman kazetariari Jabi Zabalak eginiko elkarrizketa irakurri dezakegu. AEBetako boterearentzat deserosoa izateaz gain, mundu mailan erreferentziazkoa den Democracy Now telebista saio eta webguneko aurkezle eta gidaria da Goodman. Bestetik Gasteizen, 1936ko altxamendu militarrari aurre egin […]
