Baionako Begiz Begi taldeak irekiko du BBK Live jaialdia. Hamaika musika talde, hiru egunetan. Batez ere nazioarteko taldeen musika izango da, baina badira Euskal Herriko talde bakan batzuk. Baionako Begiz begi taldea BBK Live jaialdiko Carpa stage agertokian izango da zuzenean jotzen. Aitzakia ederra izan dugu Xabi Echeverryrekin batera Begiz […]
Eguna: 2016-07-05
Deustualdeko Prest aldizkariko 170 zenbakiaren berri eman digu Lur Mallea kazetariak. Deustu Arraun taldeko Irati Perez de Nanclaresen elkarrizketa aipatu digu. Arraunlaria da, Deustu Arraun taldekoa da Bizkaiak duen nesken ontzi bakarra, eta Irati arro dago egindako lanarekin, ` Lortu dugu arraunlari neskak hemen geratzea’. Bi erreportaje topatu ditugu aldizkarian, […]
Gaurkoan Argentinako berri eman digu Fakun Aznarez kazetariak. Herrialdeak bizi duen pobrezia egoera aztertu du. Azken hilabetetan administrazio publikoan izaten ari diren kaleratzeak aipatu digu eta bestetik Mauricio Macri presidentearen lehenengo sei hilabeteak komentatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160705_hizpidea_fakun.mp3 Deskargatu hemen.
Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian […]
Bilboko Arte ederreko museoko langileak ostegunean 23garren eguna bete zuten greban. Manpower enpresan lanean ari diren langileek museoko takila, aretoko laguntzaile, denda, harrera eta hezkuntza zerbitzua osatzen dute. Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte Bilbon egindako manifestazioan, zirkuko pertsonai jantzita ,Arte Ederren museotik, Bizkaiko Aldundira eta Bilboko […]
