Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Eneko Sagardoy aktorearen hitzak jaso ditugu. Antzerkiaren ogibideaz aritu gara, baita esku artean dituen proiektuez. ‘Zergatik Jamil ‘ antzezlana, ‘ Amodioaren Ziega’  edo ’Ultimo tren a Treblinka’ eta abar luzea. Saioren bigarren atalean Neirgbhor musika taldearen disko berriko aurrerapen kantuak entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/160712_piperpoliz_azkana.mp3 Deskargatu […]

Euskal diasporaren berri eman digu Daniel Oiarbidek. Argentinako La Plata Unibertsitatean euskara klaseak ematen ditu. Argentinarren %10 euskal jatorrikoak omen dira, euskal abizenen bat omen dute. Kalkulua erraza da: lau milioitik gora dira euskal jatorrikoak. Euskal Herrian baino gehiago. Horrek La Plata herrian duen isla kontatu digu, izan ere bertako […]

Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren […]

Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen bataz besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko. Inkesta honen datuak aztertu ditugu Izaskun Garcia LAB sindikatuko zuzendaritzako kidearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160712_hizpidea_izaskun.mp3 Deskargatu hemen.