Urrezko kanta; Elvis Costelloren “Ship building” izan da baina Robert Wyatten bertsioan. Gaurkoan, berriki hil diren Guy Clark, Texaseko “songwriterraren” eta Dave Swarbrick bibolinjolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu saioaren parte handi batean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160714_soinugela_guy_clark.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2016-07-14
Gaurkoan La Basu rap kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Aurten argitaratu du ‘Izotz Erregina’ deituriko lana. La Basu da Euskal Herriko emakumezko raparen ikur nagusia. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezagutua, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, […]
Gutxi falta da 2016ko Aste Nagusirako. urtero legez, Bilboko konpartsek elkartu eta motorrak berotzeko konpartsakide eguna antolatu dute. Larunbatean ospatuko dute egun berezia, eguerdiko 12etatik iluntze arte antolatu dituzte ekitaldiak Bilboko Areatzan. Bilboko konpartsetako Ikerrek eman digu egunaren berri. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_konpatsakide_eguna.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago. Sabino San Vicentek ekarri digu aurtengo nobedadeak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_euakal_encaunter.mp3 Deskargatu hemen.
