Eusko Legebiltzarrak bigarren saiakera bat egingo du amiantoaren biktimentzat konpentsazio funts bat sortzeko. Lau urteko lanaren ondoren, ganberak aho batez onartu zuen lege proposamen bat joan den maiatzean, eta, funtsa Espainia osorako eratzea egokiena zela iritzita, Kongresuan tramitatzeko eskaera egin zuen. Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek bat egin zuten lege dekretua […]

Onte tivemos a última treboada Bravú. Revistas, creatividade, feira das mentiras, novos tempos e sempre selección galega XA! Gaurkoan azken Bravú musika ekaitza izan dugu. Aldizkariak, sormena, gezurren azoka, garai berriak eta beti galiziar selekzioa ORAIN! https://bilbohiria.com/docs2/2017/irekigaiola/170208_irekigaiola_dabide.mp3 Deskargatu hemen.  

KOKEIN taldeko Zaloa Urain eta Jatsu Argarate etorri zaizkigu irratira “Lurpekharia” aurkezteko luze-zabal. Lau urteren ondoren, lan berriarekin datoz oso rockero eta indartsu! Zuen gozamenerako izango delakoan…..egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/170210_artayorran_262_kokein.mp3 Deskargatu hemen.

Francis Baconen margoak, Mimaia teatroa eta haien txotxongiloak eta Ella Fitzgerald. Probestu nahi izan dugu holako ikusmira zabaleko eta jakinmin handiko lagunagazko solasaldia eta galdetu diogu: zer aipatuko diguzu, oraingo, lehengo, hango edo hemengo, arteaz gozatzeko? Margolaria, txotxongilo taldea eta abeslea aipatu dizkigu Shaktik, une horretan etorri zaiona. Arteak bizi […]

Gaurko saioan “Lu eta le” antzezlana izan dugu aztergai Agus Perez antzezki kritikariarekin batera. Arrera hotza izan du antzezlanak eta Agusen iritzi ikuslegoak ez du Bernardo Atxagak planteatutako metafora ulertu. Protagonistak Xabier Lete eta Lourdes Iriondo baziren heriotza zen agertokian ikusten genuena. Bestetik ospatu berri den Maratila jaialdiaren kronika ekarri […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda Kazetariak. Bi lege aipatu dizkigu, batetik 2003ko Ikurren Legea bertan behera uzteko proposamena. Astelehenean hitzartu zuten lau alderdiek legea indargabetzea eta lege berria egiteko parte-hartze prozesu zabala abiatzea. Bestetik euskarari dagokionez, zonalde ez euskaldunetik eremu mistora pasatzeko eskariak eginak dituzten Nafarroako 11 udali eta […]

EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia da Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, eta horretaz elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarirako. Lander Arbelaitz kazetariak astekariko beste bi gai nabarmendu ditu, emakumeak eta kartzelaren inguruko erreportajea […]

Euskal herriko Bilgune feminista kartzelara martxa feminista antolatu du, hitzordua bihar larunbata izango da. Euskal herriko bilgune feministak 15 urte betetzen ditu,  urteurrenaren lehenengo ekimena espetxeetara martxa izango da hain zuzen  Valladolideko espetxera egingo dute martxa. Gatazka politiko armatuaren konponbidean ,  hau da, memoria, justizia, erreparazioa, feminismotik eragitea beharra ikusten […]