Arabako Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu izana salatu dute Argentinako Kereila aurrera eraman nahi duten Euskal Plataformako kideek. Besteak beste, Jacinto Lara eta Chato Galanteren babesa jaso dute.  Martxoaren 2an egingo dute elkarretaratzea, Gasteizko epaitegien aurrean.  Josu Ibargutxi izan da gurekin horren berri ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170217_Josuibargutxi.mp3 Deskargatu hemen.

Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta […]

2017ko Ibilaldia Maiatzaren 28an Mungian ospatuko da. “Egunero Alkarregaz” leloa aukeratu dute antolatzaileek, elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen  leloa hain zuzen ere.  Azken txanpan sartuta dabiltza Larramendi ikastolako lagunak, eta ohikoa den moduan Ibilaldia festak ere kantua izango du. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika […]

Gaurko elkarrizketan genetikak kirolean duen eraginaz jardungo dugu Adrian Odriozola irakasle eta ikertzailearekin. Genomaren definizioa eman ostean, egungo kirol jardueretan informazio genetikoa zenbateraino eta zertarako erabiltzen den azalduko digu berak eta elkarrizketaren azken atalean dopin genetikoaz eta beronen arriskuez hitz egingo digu. (Argazkia: Quapan). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/170118_z42_doping_genetikoa_adrian_odriozola.mp3 Deskargatu hemen.

Oteitzak esana izan zen, hari irakurri geniola esango genuke, ezpada Jare iluminista matematikoei ikus-entzundako bideo batean antzemandako beste egia bat, euskaldunok eraiki deseraikiz egiten dugula. Erritmo bat eraikitzeko txalapartak dagiena. Ttakuna lehenik, bi kolpe, herrenarekin, kolpe bakarrarekin alegia, jolasean, eta eraikin erritmiko gorena, sofistikatuena, hutsune nahiz isilunea, tartekatuz. Zer, geuk […]

Gaurko saioan musika izan da nagusi. Musika eta aniztasuna. Batetik Behotsik orkestrako lagunak gonbidatu ditugu. Bilboko Behotsik Orkestra musikari denbora eskaini gura zion pertsona talde baten nahian oinarritutako ideiatik sortu zen, baina batez ere, giro atsegin eta lasai batean egiteko gogoarekin, non ikasi eta hobetu ahal zuten, musikaz baita kideekin […]