Getxoko XVI. Komiki Azoka 2017ko azaroaren 3tik 5era izango da Areetako Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171103-raul-gandara.mp3 Deskargatu hemen.

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri  eskainiko du Azaroaren 11n Arriaga Antzokian. Ikuskizun berriaren abiapuntua euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren “Zalacaín el aventurero” eleberria du. Dantza musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna dugu. Guzti honen inguruan berba egiteko guren dugu Mikel Urbeltz eta telefonoaren beste aldean […]

Suizidioaren inguruko jardunaldiak burutuko dira gaur eta bihar”Suizidioa Estigma eta abandonuaren artean osasun publikoaren arazoa bat”. Bizkaiko foru aldundiko Ondare gelan. Gai hurbiltzeko eta jardunaldien berri emateko bertan parte hartuko duen Agustin Erkizia izan dugu gurean. Biziraun elkarteko kidea dugu, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkarte. Gure testuinguruan zifrak […]

Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]

Gizakia korrika hobekien egiten duen animalietakoa da, baina petrolio merkearen aroan horrekin nahiko ez eta abiadura biziko hiper-mugikortasun eredu batean murgildu gara. Horren ordainak dira, neurri handi batean, aldaketa klimatikoaren mehatxua, kutsadura atmosferikoa, sonikoa eta espazio urritasuna hirietan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-005-Garraioa.mp3 Deskargatu hemen.

Herri kurduaren elkartasun ekimenak azaroan zehar Kurdistan begiratuz zinema zikloa jarri du martxan. Astelehenetan Bilborock aretoan izango dira emanaldiak. Filma ikusteaz gain solasaldirako tartea ere irekiko dute, Kurdistango herriaren berri ezagutzeko asmoaz. Azaroaren 6an “Sara, jiyana, min her ser bu” filma eskainiko duela. Azaroaren 13an “Radio Kobani” eta Azaroaren 20an […]

Bizitegik antolatutako film laburren lehiaketan, Bilboko ikastetxeetako eta EHUko 300 ikasletik gorak parte hartu dute. Azaroaren 3 eta 4ean, Jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. Aipatzekoa da Manchesterren (Erresuma Batuan) hasitakoa dela 2011 urtean, eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi […]