Aste honetan be POTO saioaren grabazioa izan dugu; Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak aurreko astean izandako saio bikoitzak aletu dituzte, bi finalaurrekoak (Irunen, asteazkenarekin; eta Maulen, zapatuan, jokatutakoak). Maialen Lujanbioren kartzeleko maisulana eta beste bertso hautatu batzuk dira entzungai + notiziak + agenda-proposamena + Durangoko finalaurrekorako sarreren zozketan irabazle izandako […]

Garapen sustengarriak hiru esfera edo arloren (ekonomia, ekosistemak eta gizarte baten beharrizanak) arteko oreka bilatzeko planteatu zen baina hazkunde ekonomikoa izan da hiru esferatik nagusitu den bakarra. Frakasoa ikusirik, ekologistok, adjetiboaren ordez “sustengarritasuna” sustantiboa erabiltzea nahiago dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-006-Sostengarritasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan My Way Out (Ni Naiz Naizena) dokumentala ezagutu dugu Eduardo Gaviña eta Izaskun Arandarekin. Dokumentala egiteko diru bilketa egiten dabiltza egunotan. Dokumenetalean generoaren inguruan hausnartuko dute eta Yogurinha Boroba narratzailea izango da. Film honen bidez Yogurinhak publikoa sexualitate eta generoari buruzko hausnarketak egitera gonbidatuko du: Pertsona baten sexualitateak […]

ELAk duela 20 urte  Gernikan ekitaldi politikoa egin zuen. Egin zuenetik hogei urte bete direnean, jardunaldi batzuk antolatu dituzte autogobernuaren egoera aztertzeko, eta horien ondorioen berri eman dute Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Leire Txakartegik. Denbora honetan, autogobernuak inboluzio basatia pairatu duela adierazi dute. Era honetan, gogoratu dute ez dagoela […]

Aste honetan Euskaltelen zuntzaren hobekuntzak aztertzen ditugu, Amazonen prezio igoerak eztabaidatzen ditugu eta gure bitxikerien azken kapituloak ekartzen dizkizuegu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean234.mp3 Deskargatu hemen.

1984ko Martxoaren 19an Pasaian jasotako gertaerak ditu oinarri “Pasaiako badia” dokumentalak. Bertan , poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen. Gorpuek guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideak eta hainbat pertsonen testigantzak batu dituzte. Ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna ditu oinarri dokumentalak. […]

Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile bihurtua. Bekatua zen sasoi batean, herriko medikuak jazarria. Urrutiko intxaurrak zaratak hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein […]

Pitxitxik bizitza alai-alaia izan zuen eta heriotza tristea. Antza, jokalari magiko hark, azken partidan eskainitako numeroak epel utzi zuen ikuslegoa eta erantzuna garrastu egin zitzaion Rafael Morenori. 29 urterekin joan zan. Xelebre, txirene, zirtolari, dandy, parrandero herrikoi eta maitatua. Mr Pitxitxi antzezlana eskaintzen du Roberrek 2016an Leioako Umore Azokan saritu […]

Aste honetako POTTO saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak 2017ko Bertsolari Txapelketan Nagusiak izan duen aurreneko finalaurreko aztertu dute. Hitzordua Bastidan ezarrita zegoen, zapatuarekin batera, eta bertso-betekada galanta hartu eta gero, epaileek Sustrai Colina jo zuten irabazle; beraz, bertsolari urruñarra zuzenean sailkatu da Amurrion jokatuko den bigarren itzuliko saiorako. Bertsoak, […]