Gaur Bilboko Berbalagunon lehen topaketa egingo dute Irala auzoan. Kurtsoari hasiera ofiziala izango da eta, batez ere, Iralako berbalagun taldeak betetzen duen 10. urteurrena ospatzeko aitzakia ezin hobea.Bilboko Berbalagun egitasmoaren inguruan berba egin dugu saioan Aitorrekin. Poteoa eta tarta, ospakizun xumea baina berbalagunok elkar ikusteko aitzakia izango da gaurkoa. Berbalagun […]
Urtea: 2017
Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartuta, ‘Artxipielagoa’ ikuskizunean, igandean Arriaga antzokian eskainiko dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez akordeoilaria, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista biltzen ditu ikuskizunak. Kontzertuaren lehen zatian euskal kantutegi tradizionalari helduko diote eta bigarrenean, Mikel Laboaren eta […]
Niko Etxart “ Astelehen Buruzuriko” azken kontzertua eskaini zuen atzo, Euskaltzaindian. Zikloaren azken ekitaldia izan da. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiko egoitzatik. Egitasmo berriaren, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten […]
Asteazkenean azaroak 15, zinebi jaialdiaren barruan ”Estitxu” dokumentala estreinatuko da. Otsailean 25 urte beteko dira zendu zela. Franck Dolosor kazetariak egin du dokumentala, dokumentalaz honako hau irakurri diogu, “Nahiz eta mende laurdena iragan den, Estitxu “bizirik” dago eta bada garaia zor zaion aitortza emateko, iruditan, solasean eta kantuz nola ez…”. […]
Next Station ikus-entzunezko formatuan proposamen berritzaileak ateratzeko asmoa duen plataforma da. Next Station ikusentzunezko bigarren lehiaketa jarri du martxan. Jokin Echevarriak eman dizkigu lehiaketaren xehetasunak. Next Station plataformak deialdi bat egin du euskal sortzaileak erakartzeko. Euskarazko lehen serie digitala ekoiztea da asmoa, azken-azkeneko teknologia erabiliz gainera, 4K ultra-bereizmena. Proiektua asmo […]
Saio honetarako The Smiths ingeles taldearen There Is a Light That Never Goes Out kantua ekarri dugu, Morrissey buru zuen taldeak sortu zuen hit ezaguna. Jatorrizko bertsioan entzun dugu eta gero bertsiolari hauen ahotan: The Divine Comedy, Noel Gallagher, Nada Surf, The Cranberries eta Trespassers William. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-047-There_is_a_light_that_never_goes_out.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo, Abando, Deustu eta Begoñako auzo zaharretako izen asko galdu dira. Nork jakingo luke gaur egun non zeuden Goierri, Ogena, Ibarra edo Mea? Batzuetan ordezkapen naturala izan da. Beste batzuetan, indarraren indarrez. Gaur gomutara dakartzagu izen zahar ahaztuok. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171113_Gomutan32.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den urriaren 25ean hil zen New Orleansen Fats Domino kantari handia, 89 urte zituela, ibilbide arrakastatsu baten ondoren. Inork ez zuen disko gehiago saldu 60ko hamarkadan, The Beatles eta Elvis barne hartuta. Guk I’m Ready (1959) aukeratu dugu urrezko kantu legez. Jambalaya ere entzun dugu, baita Ain’t That a […]
Hodei eta Lurren klaseko baten osaba hil da. Gure neskatxoak kezkatuta daude bere gelakidea oso triste dagoelako. Amamak, hasieran triste egotea normala dela esan die baina den.borarekin maitasunez gogoratuko dutela, irribarre batekin ahoan azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/16-gaurezdagoeskolarik_betiko.mp3 Deskargatu hemen.
Zergatik kantatzen dugu? Galdera horri erantzuteko eta neska-mutilak dibertitzeko eta musikaren inguruan hazteko helburuarekin, Bilboko Koral Elkarteak “Eskolan kantari” eskola proiektua sustatu du 2016an. Bertan, haurren abesbatzak osatzen ari dira ikastetxe desberdinetan, helburu sozial bati helduta. Bere nortasuna galdu barik komunitatean eta kulturaren arlotik integratzeko gai diren hiritarrak sortze aldera […]
