Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoa umoreaz aritu gara Uxoa Anduaga soziologoarekin. “Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia” tesia egin du. Umorea eta errealitatearen artean dagoen lotura umoreak behar bezala funtzionatzen ez duenean ikusten da argien: txiste bat harrapatzen ez denean edota txantxa batek iraintzen gaituenean adibidez. […]
Urtea: 2017
Aste honetan, aste santua aprobetxatuz, sorgin igarlearena egiten dugu eta hurrengo hilabeteetan teknologian gertatuko dena asmatzen saiatzen gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean220.mp3 Deskargatu hemen.
Igandean, Apirilak 16an ospatuko da Gernikan Aberri Eguna, independentistak sareak deituta. Gernikaren bonbardatzearen 80. urteurrena gogoratzeko apiril osoan antolaturiko ekitaldien artean dago aurtengo Aberri Eguna. ‘Euskal herriak erabaki’ lelopean ospatuko da. Erabakitzeko garaiak heldu dira eta baldintzak ematen ari dira, hori nabarmendu digu Txutxi Ariznabarretak.Ekitaldi ugari izango dira apirilaren 16an […]
Saio honetan, Nafarroako Bertsolari Txapelketa kontatu eta kantatu digute Josuk eta Erlantzek. Iruñea azken geraleku, finala Anaitasuna kiroldegian jokatu zen, jendez mukuru bete zen plazan. Sorpresa handirik ez zen izan eta, akabuan, Julio Soto izan zen puntu gehien bildu zuen bertsolaria, saio biribila eginda. Bilbo Hiria irratian, Nafarroako Bertsolari txapelketaren […]
Gaurkoan pop kulturaren emakumezko kantari esanguratsuenetakoa ekarri dugu. New Yorkeko kantari, antzezle eta LGTB aktibista ezaguna da Cyndi Lauper. Besteak beste, True Colors, Girls Just Want to Have Fun edota The Goonies filmaren soinu banda dira emakume honen 80ko urteetako garai hartako hit handienak. Gaur 1983ko She’s So Unusual bilduman […]
Ismael Manterolak Maite ditut maite liburua argitaratu berri du, Transmisioa XX. Mendeko Euskal Herriko artean osatu du Ismaelek, modernitatea eta tradizioaren arteko hartu emanak. Etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako rola ditu aztergai. Kontua asko dakar lan honek eta horiek guztiak izan ditugu mintzagai , Ismael Materolarekin. […]
Gaurko abestia, The World Turned Upside Down Leon Rosselsonek idatzi zuen. Kantu honetan, 1649a St George’s Hill-en gertatutakoa kontatzen digute, izan ere, Ingalaterrako gerra zibilaren Diggers izeneko mugimendu protosozialista sortu zuten eta The Diggers’ Song abestia (Levellers and Diggers bezala ere ezaguna) ezagutzera eman zuten. Askoren arabera, orduko kantu haren bertsioa […]
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoa Ane Albisu izan da. Euskaltasunaren errepresentazioa soinekoa eta estetika deituriko hitzaldia eskaini du. Janzkia, jantzia eta janzkeran ezberdintasunak azaldu dizkigu. Ane Albisu ikerfolkeko ikerketa taldean jantzien adarrean aritzen da. ‘Atondu’ liburuaren egilea da, bertan Euskal jantzien oinarriak azaltzen ditu, historian zehar Euskal tradizioan arropek zer […]
Ekonomia kooperatiboa arkitekturara iritsi da: etxebizitza bat eskuratzeko alternatiba bat probatzen ari da Bartzelonan, jabego eredu batekin: azalera-eskubide lagapena. Euskaldunak etxebizitza jabegoan duen gizarte batean bizi gara. Jabegoaren afera kulturala dela esan izan zaigu. Hau guztiz gezurra izan gabe, egia dena da, ekonomia politikak etxebizitza jabegoan izatera bultzatzen zaituela. Erraztu […]
Zientzialari saioa 50. alera iritsi zaigu gaurko honekin. Bide polita jorratzen ari gara gure zientzialari eta entzule leialen lanari esker eta halaxe jarraituko dugu aurrerantzean ere. Efemeride txiki honetan, Izaskun Elezgarai ikertzailearen bisita daukagu. Endokannabinoideak zer diren eta gure gorputzean zer funtzio fisiologiko betetzen duten azalduko digu berak. Izaskunen iritzian, […]
