Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2017
Iragan larunbatean ospatu zen Record Store Day edo disko denden egunerako Berri Txarrak taldeak atera duen binilozko single berria aipatuz hasi dugu gaurko saioa. Arrosa koloreko biniloa da, 10 hazbetekoa, bi kantu biltzen dituena. 1000 ale bakarrik kaleratu dira baina sarean ere entzun ahal izan ditugu: Bakarrik egoteko eta Belaunaldi […]
Gaurkoan Maiatzaren lehenera begira jarri da Endika Alabort Amundarain ekonomialaria, Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Gaur egun ospatzen den maiatzaren lehenak 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Egun hartan Ameriketako Estatu Batuetan greba orokorra hasi zen zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Greba handik egun batzuetara bukatu […]
Hiru ataletan banatuta eskainiko dugu gaurko Zientzialari saioa. Aurrenik, Eguzki Sistemaren sorreraz eta osaeraz jardungo dugu; horren ondotik, atmosferak biziari begira duen garrantzia azpimarratuko dugu; eta, azkenik, inon bizia izateko gutxieneko baldintzak zein diren aztertuko dugu. Eta gaurko ibilaldian Jon Legarreta zientzialariak erakutsiko digu bidea. (Irudia: NASA Goddard Space Flight […]
Gerra zibilak ondorio latzak utzi zituen, horietako bat alde egin behar izan zuen jendearen irudiak dira, eta horietako irudi bat da 1937ko maiatzaren 27an eman zen, Habana itsasontzia umez beterik Ingalaterrarako bidean. Gerra zibila zela eta Ingalaterrara joandako umeak hortaz. 4000 bat haur gurasorik gabe, bakarrik, atzerrian. Eman litekeen argazkirik […]
Maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Leioako Umore Azoka. 18 urte beteko ditu aurten eta ohiko duen moduan lau egunetan hainbat emanaldi ekarriko ditu. 50 konpainia hartuko dute parte , horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatuko gainerako lekuetakoak eta 8 nazioartekoak. Aurreko edizioan bezala, aurten ere Umore Azoka Leioak lekua gordeko […]
Al programa d’avui Albae ens explicara per que no cal fer enfadar a una lahmia; us presentarem a un nou col·laborador, el senyor Eduard. Per finalitzar el programa comentarem les cançons mes escoltades en català de la plataforma Spotify. https://bilbohiria.com/docs2/2017/demicaenmica/170316-demicaenmica-2×11.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioan Albaek azalduko digu zergatik ez dugun […]
Donostiako zinemaldian Hannot Mindegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula, bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A bezala […]
Abian da jadanik Gutun Zuria literatura jaialdiaren hamargarren edizioa Bilboko Azkuna zentroan. Ospakizuna, hori da aurtengo jaialdiaren ardatza eta gaia. Izan ere, hamargarren edizioa du jaialdiak aurten, eta horregatik ospakizunarena. Guztira, ehun idazle baino gehiago pasatu dira jaialditik. Eta izen handiak dira haietariko asko: Juan Goytisolo, Margaret Atwood, John Berger, […]
1937an, faxistek bonbardaketa basatia egin zuten Gernikan, 80 urte bete dira aurten. Gernika gehiagorik ez gertatzeko Ongi Etorri errefuxiatuak Larunbata eta igandean hainbat ekimen antolatu ditu bertan. Une honetan, inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da Gernikan gertatutakoaren memoriari bizirik eustea eta gaur egun milioika pertsona ihes egitera behartzen dituzten beste “Gernika” […]
