SAIO BEREZIA: San Tomas azokako giroa eta protagonistak saio berezian entzungai

Eguraldi ona lagun dutela jendez lepo egon da San Tomas azoka. Lehen ordutik jendetza bildu da Areatza inguruan eta egun osoan zehar aparteko giroa egon da. Eguerdiko hamabietan abiatuta saio berezia egin dugu San Nikolas plazatik zuzenean. Bertatik  ahots asko batu ditugu, lehenengo Bilboko konpartsetako lagunak San Tomas azokaren bueltan antolatutako ekintzen inguruan mintzatu dira. BBk fundazioak antolatutako azoka dugu, eta urtero hasiera ekitaldian sariak ematen dituzte. BBK-k aurten genero-indarkeriaren kontra eta berdintasunaren alde lan edo behar egiten duten Bizkaiko erakundeak sarituko ditu San Tomas Azokari hasiera emateko ekitaldian. Bestetik baserritarrekin hitz egin dugu, azokara ekarritako produktuen inguruan. Aitzol Atutxa aizkolariarekin batera herri kirolen inguruan mintzatu gara eta saioa bukatzeko Euskal Museoko Itziar Martija izan da gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Tim Hardin, Bob Dylan, Igelaren Banda, John Hiatt, Elvis Costello, The Gladiators

ig. Abe 23 , 2018
Gure gaurko urrezko kantua Tim Hardin singer-songwriter ahaztezinak grabatu zuen Reason to Believe izan da. 1966an egin zuen eta geroztik behin eta berriro abeslari askok grabatua izan da. Urte bereko If I Were a Carpenter eta Don’t Make Promises ere entzun ditugu. 44 urte igaro dira Bob Dylanek Blood on […]

Honekin lotuak