Gaurko saioa Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak proiektuak irekiko du, folk ukitu handiak dituen pop garbia jorratzen duen taldea dugu Hazparnekoa. Soinu tradizionalagoak ondoren, Las Chinchetas talde iruindarrak Ituringo Arotza kantuaren moldaketa gozagarria kaleratu du GOR etxearen eskutik eta segidan Zortzi izeneko bikotea entzungo dugu Goizian argi hastian kantuaren moldaketa bikaina. […]
Urtea: 2018
2017ko Aste Nagusian gertatu zen: Gotzaingoak salatuta, Hontzak konpartsaren dekorazioa kendu zuten. Konpartsaren dekorazioak “Vatikanoko harategiak” zuen izena, eta han ikus zitekeen Kristo gurutziltzatu bat, eta giza gorputzaren zatiekin osatutako harategi bat. Hau irakur zitekeen: “Hartu eta jan, nire gorputza da eta”. Konpartsaren nahia “desobedientzia zibil eta adierazpen askatasunaren ariketa […]
Larunbatean, abenduaren 15a, Gau Irekia itzuliko da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara. Sarean elkarteak antolatutako kultur jaialdiak 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu egun baterako. Zazpigarren edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. 50 gunetan ehunka […]
Antzina, euskara gaur egungo Euskal Herritik kanpo ere hitz egiten zen. Bi pasarte ekarri dizkigu Xamarrek: alde batetik, 1234 urtean, Errioxako Ojacastroko biztanleek arazo bat izan zuten Gaztelako merinoarekin, eta herritarrek euskaraz deklaratzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Hurrengo aipamena Huescan topatu du, 1349an: bertako merkatuan XIV. mendean, hizkuntza bat baino gehiago […]
BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren seigarren edizioa ospatuko da asteburuan, abenduaren 14tik 16ra Calzados La Palma zapata-denda zaharrean. Beraien lanak saltzeaz gain, hitzaldi, lantegi eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Kolonbia, Herbehereak, Katalunia, Madril eta bertoko gonbidatuak izango dituzte hitzaldi eta lantegiak emateko. Hori azaldu digu Olaia bertako kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181212_BALA.mp3 Deskargatu […]
Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonaia bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. […]
Larunbatean Bilbon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da 17:00etatik aurrera. Gaur prentsa aurrean agertu dira finalistak eta txapeldunari txapela jantziko dion Jon Enbeita. Argi utzi du protagonistak finalistak direla nahiz eta aitortu duen ohore handia dela Bertsozale Elkarteak aukeratu izana txapela janzteko. Jon Enbeitaren iritziz “azken […]
Aste honetan, Gasteizko Europa jauregira mugitu gara, Araba Encounterrean berriak birpasatzeko. Google, Microsoft eta Jabetza Intelektualaren legea gurekin egongo dira. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean265.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko 11 ispilu saioan Bing Crosby kantariak famatu bihurtu zuen One for my baby (and One More for the Road) kantua izan dugu hizpide. Harry Lillis Bing Crosby 1903an Amerikako Estatu Batuetan jaiotako aktore eta abeslaria dugu. 30eko hamarkadan izan zuen sasoirik loriatsuena, geroago etorriko ziren Frank Sinatra eta beste […]
Abenduaren 15ean Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sarrera bikoitza zozkatuko du Bilbo Hiria Irratiak. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 644 499 554 whatsapp zenbakira bertsoa bota beharko dute, honako puntuari jarraituz: “Zer saio entzuten duzu Bilbo Hiria irratian “ Finalean Miren Amurizak, Eneko Abasolok, Aitor Bizkarrak, Nerea Ibarzabalek, […]
