Biba bertsoa! Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz. Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu […]
Eguna: 2018-01-12
Lur triste dago, saskibaloi taldean sartzeko nahikoa altuerarik ez duelako. Gainera adarra joten diote kontu hori dela eta. Lur, Hodei eta amama egoera konpontzen saiatuko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/19-gaurezdagoeskolarik-sofiamusikamaitezuenbehia.mp3 Deskargatu hemen.
Bi Telesail izan ditugu hizpide gaurko saioan, batetik La Zona deiturikoa. Duela hiru urte istripu nuklear bat izandako gunean gorpu bat aurkitzen dute, zintzilik, norbaiten edo zerbaiten otordu izan ostean; aldi berean, kontrabando trama bat, istripua gertatu zen gunetik sartu eta ateratzen dena; gainera, une batetik bestera argitara aterako den erabaki politiko kaxkar baten […]
Argiaren astekariko gaia ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara. Zahartzaroan etxebizitza kooperatiboei buruzkoa. Arantza Santestebaneri eginiko elkarrizketa eta Peio Zubiriak idatziriko erreportajea, Elitea %1 aberatsena? Mintza gaitezen ondoen bizi den beste %20az ere. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180112_LarnderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Enekora Eneko Larrañaga musikariaren egitasmoa da, kora (harpa afrikarra), ahotsak, perkusioak eta irudizko proiekzioak nahasten dituen eskaintza. Gaur Haceria aretoan zuzeneko saioa eskainiko du taldearekin batera. 12 kantako lanean maitasuna, konfiantza, gozamena… lantzen dituzte. Enekora taldeak kora du instrumentu nagusia beste batzuen artean. Kora musika-tresna, Afrikako harpa da. Afrika mendebaldeko […]
