Arriaga Antzokiak urteko lehenengo antzerki estreinaldia jasoko du asteazkenean . Ados konpaniak Dublindarrak antzezlana taularatuko du, James Joyceren Dubliners lan klasikoan oinarrituta dagoen lana. Literatura unibertsaleko kontakizun hoberenetakoa izan arren, antzerkirako oso moldaketa gutxi jaso ditu liburu horrek. Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Ados Teatroak erronka hartu du bere gain, agertokietan ibilbide garrantzitsua duten zortzi euskal […]
Eguna: 2018-01-22
Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. […]
Gaurkoan Birkit kantariaren lana ekarri digu Rafa Ruedak. Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Emen deituriko lanean batu ditu azken urteetako kantuak eta The Cure taldearen bertsioa ekarri digu. […]
Saio honi hasiera emateko guztiz sugerentea iruditzen zaigun egile bat ekarri dugu, Txilly ezizenez ezagutzen dugun oiartzungo egile honek disko biribila eskaini zigun pasa den 2017 urteko hondarretan. Zinez interesgarria eta delikatua, letra biribilak eta soinu iradokitzaileak. Txapo! Hala ere ez da bakarra, Igor Arzuagak erakusten duen sentsibilitatea ere gurean […]
Egunero menosten diguten kulturak bere proposamenen berri zabaltzeko dituen ezintasunen lagina da Andrazkubak diskoa. Euskalduntze bidean ahalegin eskergan ari diren Danieuris Moya Avila eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrek, zer eta hamar kantako disko oso bat argitaratu zuten hiru euskal emakume sortzaileren poemak musikatuta. Oker egongo gara, ohitura dugunez, eta […]
