Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera.  Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara: lehenik eta behin, Montpellierreko erraustegiak eragindako minbizi eta kalteen inguruan aritu gara, bestetik, Hernanin euskararen erabilera sustatzeko eta aldatzeko martxan jarritako erroka ekarri digu eta, bukatzeko, Oscar Temaru politikari eta aktibistari eginiko […]

Gaur gure eszenaren musikari-kantari handienetakoa izan dugu patxadaz bere ibilbide oparoa aztertzeko: Joseba Tapia. Leturiagaz hasi zenetik trikitixa eremuan (Euskal Herriko txapelketa birritan irabazi zuten), gero Tapia eta Leturia Bandekin egindako triki-rock trip arrakastatsua eta, azkenik, bakarlari moduan grabaturiko zazpi maisulanak, orain gitarra jole moduan sortutako Besamotzak taldea osatu arte. […]

Azken ikerketek frogatzen dutenaren arabera, adinak zerikusi zuzena dauka kirolari batek izan dezakeen errendimenduan. Adin erlatiboaren ondorioek mugatzen dute, nolabait esan, kirolariaren errendimendua, eta adin erlatiboa adin kronologikotik adin biologikora dagoen aldea da, Zientzialari saio honetan Susana Gil irakasleak azalduko digunez. (Argazkia: Benjamin J. DeLong). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/171231_z66_kirola_eta_adin_erlatiboa_susana_gil.mp3 Deskargatu hemen.