Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.

Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu  gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, aurten ere abian jarri ditu umeentzako ikuskizunik onenak euskaraz. Ikusi eta Ikasi programa abian jarri da, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Aurtengoa 14. edizioa da. Ekimen honen helburua ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea da, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko […]

Zientzialari saio honetara Teresa Arbeloa kimikaria gonbidatu dugu, espektro elektromagnetikoaz hitz egin diezagun. Hainbat gauza azalduko dizkigu Teresak saioan zehar, honako hauek, besteak beste: argia nola sortzen den eta espektro elektromagnetikoaren barnean zenbat izpi mota bereizten diren eta, horren ondotik, koloreak nola sailkatzen diren eta gauzaki batek kolore bat edo […]