Gaurko Bilboko udalerrian gutxienez sei udaletxe eraiki zituzten, alegia, sei herriko etxe edo bertoko euskaldunen erara esanda, kontzeju. Sei asko dira, baina ez dugu ahaztu behar lau herri izan zirela behinola orain bakarra dagoen lekuan. Eraikin horiei erreparatuz gero, gomutara ekarriko ditugu herriok gobernatzeko lege zaharreko erak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180126_Gomutan37.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-01-26
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu alde zaharretik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Santiago plazatik zuzenean zuzenean arituko gara, bertatik 7 katu gaztetxeko kideak izango ditugu, 7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil. “Hamaika urte eta […]
