Gaurko saioan “In the air tonight” kantuaren bertsioak ekarri ditu Rafa Ruedak. Phil Collins ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jotzaile bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen. 1981ean bakarkako bere lehen lana argitaratu zuen, “Face Value” deiturikoa, bertan aurkitu dezakegu “ In the air tonghit” kantua. […]

Gaurko saioan ikus entzunezkoen inguruan arituko gara, sexologia atala dugu plazera zeure eskuetan. Datozen saioetan filmak izango ditugu aztergai. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Horregatik atal honetan zinemara begira jarriko […]