Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara: aste honetan Jaka Horien inguruko bi artikulu ekarri dituzte euskara. Bestetik, aurreko ostiralean emandako Argia sarien inguruan mintzatu da, eta bukatzeko, Lanbide Heziketako irakasleak ez dagozkien funtzioak egitera bultzatzen ditu Jaurlaritzaren programa batek, Argiak eskuratu dituen dokumentuen […]
Hilabetea: urtarrila 2019
On ekin Nutrizioko lagunekin berriz ere Bilbo Hiria irratian tartea irekiko dugu. Urte hasierarekin geure buruari jartzen dizkiogun asmo eta proposamenak izango ditugu mintzagai. Dagoeneko sartu gara urte berrian, eta askok bizimodua hobetzeko proposamenak egiten dizkiogu geure buruari; proposamenak egin bai, baina gehienak alde batera uzten ditugu egun gutxitara. Elikadurari […]
Lau izarreko hotel berriaren aurrean eta lotarako arroparekin SOS Alde Zaharra plataformak agerraldia egin du gaur. Bertan auzoaren eraldaketa salatu dute beste behin; auzoak auzotarrentzat izan behar duela, alegia. Zazpikaleetan multinazionala eta souvenir dendaz betetzen ari direla salatu dute. Bilboko alkateari galdera zuzena egin diote: “Nor bizi daiteke turistei bideraturik […]
Gaur goizean eman du erabakiaren berri epaimahaiak. El cuento de la niña sardina, Sardinita disfrazada, La Carola, Sorgina, Mon Txerri eta La dama del carnaval te observa dira 2019ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak. Lan handia izan dute hautaketa egiteko, izan ere, aurten iazko kopurua bikoiztu da: 83 kartel aurkeztu […]
Bilboko Zazpi Katu gaztetxean izandako bertso-jaialdia duzue entzungai azken POTTO saioan. Domekarekin batera, Zazpi Katu Gaztetxearen 12. urteurrenaren aitzakian, bertsozalez lepo izan genuen, bertsolarien kantuak entzuteko prest. Taula gainean izan ziren Xabat Galletebeitia, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi, eta Ainhoa Arregik egindako grabazioa erabilita, Erlantz Ibargurengoitiaren aukeraketa diktatorialean […]
Bonapartek euskalkien ikerketa eta mapa argitaratu zuenetik, aldaketak izan dira euskalkien ezagutzan. Gaur egun dauden ikerketa zehatzagoek eta sakonagoek beste informazio bat ematen digute. 1998an Koldo Zuazok euskalkien gaineko beste begirada bat proposatu zuen. Haren aburuz Euskalkiak banatzen dituzten ezberdintasunez gain, berdintasunak ere badira, hizkuntzaren atal guztietan ageri diren ezaugarriak, […]
Macbeth antzezlana egingo dute Bilboko Arriaga Antzokian. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean. 27 pertsonako lantaldea batu du Shakespeareren obrak. Antzezlana euskara eta gazteleraz estreinatuko da, euskarazko testua Jon Gerediagak egin duelarik. Testu klasiko honen adaptazio garaikide bat da estreinatzear dagoen obra hau. Narrazioa mantendu du, baina garai edo leku jakin batean kokatu […]
Gaur egungo mendebaldar gizarteetan -eta baita ia beste guztietan ere- prometeismo ohikoena neoliberalismoa da, kapitalismo ekozidaren diskurtso legitimatzaile nagusia denez, zirrikitu askotatik sartzen da gure garunetan eta dena blaitu. Horregatik komeini da bere gako batzuk ezagutzea, hobeto deseraikitzeko. Izan ere, neoliberalismoa diskurtso hegemonikoa da gizartean, eta 2007ko krisiaren ondoren ere […]
Bilboko Udalak Bilbao kultura WOW agenda aurkeztu du. Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Pabellon 6, Zirkozaurre, Euskalduna jauregia eta beste hainbat erakunde publiko zein pribaturekin elkarlanean egindako lan honek 2019ko kultur eskaintza bilduko du. Bilbo kultura anitzeko hiri bilakatu eta hau hiriko txoko guztietara zabaltzeko asmoa azpimarratu du alkateak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190130_Bilbao_Kultura_WOW.mp3 Deskargatu […]
Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu bost saioko ikastaroa antolatu dute Jakin aldizkariak, UEUk, Gabriel Aresti euskaltegiak eta Kafe Antzokiak. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkarguneak eta harremanak izango dituzte ardatz. Zazpi saio izango dira, lehenengoa urtarrilaren 28an, eta maiatzera bitarte iraungo du ikastaroa. Hileko azken astelehenetan egingo dituzte saioak, 19:00etan. […]
