Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroaren bigarren saioan Aizpea Otaegi eta Jaime Altuna izan dira. Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla. Euskara eta generoa ere ez doaz […]

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak Martxoaren 8ko kanpainak aurkeztu du. Kanpaina horietan ahalduntzea eta etorkizunaz erabakitzeko eskubideak uztartu dituzte. Erabakitzen dudana izango naiz leloa aukeratu du Emakundek. Emakundek Martxoaren 8ko kanpaina esaldi horretan oinarritu du, eta bi ardatzetan jarri du arreta: emakume eta nesken ahalduntzea, eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea genero mugarik […]

Martxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilboko Areatzan egin duen agerraldian. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa azpimarratu dute. Bizi ditugun injustiziak salatuz; soldatapeko lan feminizatu prekarioak, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen diren jardunaldia amaigabeak, etxeko langileen egoera, jubilatuak… bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio dutela nabarmendu dute. […]

Euskaltzaindia sortu zeneko mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. 100 urte euskal kulturaren eta euskararen alde lanean. Gainera, badira 10 urte Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen alde elkarlanean dihardutela, hirian euskara eta euskal kultura sustatuta. Bilboko Udalaren ildo estrategikoak dira euskara jagotea eta haren erabilera soziala bultzatzea, euskal literatura sustatzea eta gizarteratzea […]