Zinegoakeko 16. edizioak egitura berria, arte eszenikoen bultzada eta 140 jarduera baino gehiago izango ditu Jaialdiak hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira. Sexu aniztasunarekin lotutako hainbat gai landuko dira: intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna eta pertsona errefuxiatuek bizi […]

Gaurko saioan Ruper Ordorikaren azken diskoarekin abiatuko gara, Bakarka izenarekin kaleratu duen azken disko honetan bere abestirik gogoangarrienetako batzuen bertsio akustikoa eskaintzen digu Ruperrek, doi eta dotore. Segidan,Wilco taldeko buru izan den Jeff Tweedy-ren azken diskotik (Warm) pare bat abesti –. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik izena jarri dio bakarka atera […]

Odolak gure gorputzean duen funtzioaz mintzatu gara Oier Gorosabalen. Gorputz harrigarria dugu benetan: hortaz jabetzeko, odolak nola elikatzen gaituen ikusi baino ez dugu. Arterien eta zainen irudi anatomikoak zuhaitz bat ekartzen du gogora: bihotzetik irten bezain laster, odol hodi handiak adarkatzen hasten dira, eta tutu meheagoetan gorputz atal guzti-guztietara heltzen […]