Maite dugu, maite, POTTO egitea. “Ezebez esan barik, hobe potoa”, horixe entzunda genion Apolo lagunari, bere ohiko marmarrean. Gaurko saioaren hasiera berarekin izar artean kopla-kantuan biliko den Jon Lopategi zendu berriari eskaini diogu. Bigarren atalean umorea nagusi eta Markinako Akerbeltz gaztetxeko saioa izan dugu gozagai (Akerbeltz bertso-sariketa), BERTSOERRONDAren bigarren kanporaketaren […]

Ahozko tradiziotik liburuetarako jauzia aspaldidanik emana zuten inguruko hizkuntza erromanikoek eta ahozkoa mantentzen baziren ere, literatur sormen bide idatzietara zuzendu zen nagusiki. Gaurko atalean Jose Migel Barandiaranen eskutik XX mendearen hasierara salto egin dugu ahozko literatura aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Ahozko%20kultura_%20Joxe%20Miel%20Barandiaran.mp3 Deskargatu hemen.

Nora doaz ahoz aho urtetan transmititu diren ipuinak? Tradizio literario hori galdu ez dadin, Ipuina.eus ataria sortu dute Koldo Izagirre idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin. Oraingoz 21 ipuin bildu dituzte, XIX. eta XX. Mendekoa. Mikel Elortza izan dugu gurean atari berriaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saioaren bigarren atalean etxegiroan.eus literatur […]