Gaur bertsio saioan Rafa Ruedak Depeche Mode taldearen “Enjoy the silence” kantua izan du hizpide. Ingalaterran 1980 urtean sortutako taldea dugu. . Lehenengo taldekideak honako hauek izan ziren: Dave Gahan Martin Gore, Andrew Fletcher et Vince Clarke Vince Clarkek 1981ean utzi zuen taldea, lehenengo albuma (Speak & Spell) plazaratu ondoan. […]
Hilabetea: martxoa 2019
Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Imanol Agirre zuzendari artistikoak ekarri dizkigu loraldiaren berriak. Bihar abiatuko da 2019ko Loraldia. Bira! Kultur Gunean izango da eta bertan Iñigo Aranbarri idazleak Joseba […]
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5eko Gobernu Bileran. Kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu dute. Larunbatean Bilbo aurkeztu zuten plataforma eta datozen egunetan burutuko dituzten ekintzak. Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean […]
Kaixo lagunok, hasierako soinuek Jeff Tweedy-ek ekarriko dizkigu Warm izeneko bere azken diskotik ateratako kantu parearekin. Bide beretik jarraituta, hots, barne bidaien eta kantu barnerakoien bidetik, Lucy Dacus datorkigu Historian izeneko diskoarekin. Segidan, azken bolada honetan punk musikak bizi izan duen bilakaera ederki adierazten duen Bodega taldea, euren Endless Scroll […]
En aquest De mica en mica, entrevistem a la Mireia, de la Casa Catalana de Saragossa i també farem referència a na Marta Pessarodona, poetessa, narradora i crítica literària galardonada amb el Premi d’Honor de les Lletres Catalanes d’Òmnium Cultural el 2019. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190309demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioan Zaragozako Casa Catalanako […]
Angelman sindromea duten haurrena ez da ohiko gaixotasuna, baina bai gaixotasun aski larria. Estatistikek argi adierazten dute 15.000 jaioberritik bati soilik eragiten diola Angelman sindromeak. Adimenean arazo konplexuak sortzen ditu gaixotasun honek, eta epilepsia, komunikaziorako zailtasunak eta oreka eta mugimenduaren koordinaziorik eza ere eragiten ditu, besteak beste. Berrikitan, zorionez, fidagarritasun osoz […]
Gaurko urrezko kantua, Bilboko Las Vulpes taldeak 1983an egin zuen Me gusta ser una zorra kantu eztabaidatua izan zen, batez ere Espainia aldean. 21 urte geroago, Las Vulpes-eko Lupe hil ondoren, Loles eta Mamenek berriro grabatu zuten kantu hura, eta guk bigarren bertsio hori entzun dugu. Las Vulpesen kantu ahaztezin […]
Lurrek zeharkako txirula emanaldi bat eman behar du eta beldur eszenikoa dauka. Hodeik ez du ulertzen nola izan ahal den beldur, Lur klaseko ausartena izanda. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190308_gaurezdagoeskolarik_ongietorri.mp3 Deskargatu hemen.
Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo du Bilbo Hiria irratiko lantaldeak, eta grebarekin loturiko ekimenen berri soilik emango du. Bestelako ekoizpen lanak alde batera utzi, eta grebari buruzko informazioa zabaltzera bideratuko du bere zeregina Bilbo hiria irratiko lantaldeak martxoaren 8an. Sare sozialen bitartez egingo du grebaren jarraipena Bilbon.
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Derioko seminarioan egondako sexu abusuen inguruko erreportajea egin dute, biktima batzuen testigantzak jaso dituzte. Benalla Macron kasuaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu eta bukatzeko Itziar Ituñori eginiko elkarrizketa komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190307_ArgiaAstekaria.mp3 Deskargatu hemen.
