Aste honetan birpasatu ditugu Huawei eta AEB-ko gobernuaren arteko gatazkak eman dizkigun berri guztiak, bere esanahiak aztertu ditugu eta erabiltzaileak jasoko dituen ondorioak azaltzen saiatu gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean277.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko bertsioa saioan Ewan MacColl kantariaren Dirty Old Town kantua hautatu du Rafa Ruedak. Ewan MacColl, jaiotzez izenez James Henry Miller ingeles folk abeslari, kantautore, komunista, sindikalista, antzerkigile eta antzezlan ekoizlea izan zen. Kirsty MacColl abeslari eta kantautorearen aita izan zen. Mundu anglosaxoian aski ospetsua den Dirty Old Town abestiaren […]

Maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte garatuko da aurtengo ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia. Aurtengoa XVI. edizioa izango da eta, arriskua ardatz hartuta, 22 lan eszeniko eskainiko ditu ohiko agertokietan: Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta aurrenekoz, Bagatzako Zirkodromoan. Olatz Gorrotxategik ekarri dizkigu ACT jaialdiaren xehetasunak. […]

Transfobia eta Bifobiaren aurkako eguna izan da maiatzaren 17a, aldarrikapen eguna munduko txoko ugaritan. Gurean, mobilizazioetatik harago, datuak ere ezagutu ditugu. LGBTIfobiari lotutako eraso eta gorroto delituek ez dute etenik. Amaia Urrejola sexologoarekin aztertu dugu gaia. Aske maitatu nahi dutenen borrokak ere ez du etenik, Gorroto delituak dira LGTBI fobiak, […]