“Iralako auzoan kazolak bero bero daude” lelopean hauteskunde kanpainan kalera ateratzeko deia egin dute auzo elkarteko kideak. Urteetan aldarrikatutakoa eskatu nahi diote politikariei, esaterako osasun zentroa. Urteak dira anbulatorioa ireki behar zutela eta gaur gaurkoz ez dute. Garraiori dagokionez, autobus linea gehiago eta maiztasun gehiagorekin izatea nahi dute. Metroaren laugarren […]

Udalbiltzak bultzada eman die Euskal Herriko kohesioa sustatzen duten lau proiekturi: EHKO Agro-ekologia, UEU, Gastibeltza Filmak eta Euskarabentur. Aste honetan eman die diru laguntza lau proeikturi, Aurten, 12.000€-ko partida emendatua bideratu du euskal erakunde publikoak elkarte, kolektibo eta eragile ezberdinek garaturiko egitasmoak babesteko. Lehen fasean, EHKolektiboa, UEU, Gastibeltza Filmak eta […]

Martxoan Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak bi urtero behin ospatzen duen sariketa burutu du, euskal arkitekturak 2017 eta 2018 urteetan egindako uztaren erakusgarri dira. Euskal sari banaketa aitzakia hartuta, arkitektura profesioan sarien balioaz hausnartuko dugu eta baita euskal arkitekturaren egoera eta osasunaren termometrotzat baliatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/aliritzira/190517_Aliritzia_Ula_Sariak.mp3 Deskargatu hemen.