Aste honetan, sakonki sartuko gara Google-en garapen konferentzian aurkeztu diren gailu eta software aplikazioetan, batzuk berriak, eta beste batzuk, ez hainbeste. Gero, Samsung-en proiektuaren porrota kontatzen jarraituko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean276.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Neil Diamond kantari Estatu Batuarraren “Red red wine” hautatu du Rafa Ruedak. 1960ko hamarraldiaren hasieran hasi zen abestiak idazten, Broadwayko Brill Building musika-industriarako. 70hamarkadan Juan Salvador Gaviota filmaren soinu-bandarekin, filmak berak baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Beautiful Noise (1976) diskotik milioi bat disko baino gehiago saltzea lortu zuen. […]

Martxoaren 31n Bilboko euskalduna Jauregian Erabakitzeko eskubidearen aldeko jardueran ziklo bat itxi eta beste bat abiatu zuen Gure Esku dinamikak.Bertan jakinarazi zuen erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko duela, horren inguruan berba egin dugu, erreferenduma, bide berria, etorkizuneko erronkak. Josu Etxaburu bozeramailea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190514_gureeskudago.mp3 Deskargatu hemen.

Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia […]

Bilbo Hiria irratiak bat egin du berriro Zientzia Azokarekin. Bilboko Plaza Barrian, DBH eta Batxilergoko ikertzaile gazteek landutako 90 proiektu zientifiko aurkeztu dira gaurkoan. Ehunka pertsona elkartu dira, jakin-minak bultzatuta, 90 proiektu aurkeztu dituzte azokan parte hartu duten 313 lagunek. Euskal Herriko 30 ikastetxetako ikasleak izan dira parte hartzaile gehienak. […]