Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Maiatzaren 26 hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute. Udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europako parlamentuko hauteskundeen emaitzak aztertu dituzte. Modou Faye “Beltxa”-ri eginiko elkarrizketa komentatu digu, Iruñeko EH Bilduren zerrendetan zihoan, baina koalizioari ez zioten utzi […]

“Ezagutu Oinez” izenburupean, ekainean zehar Olabeaga ezagutzeko bisita gidatua antolatu ditu Bilbao Izan udal programak.  Auzoaren idiosinkrasia, historia eta garapena erakustea da bisitaren helburua. Itsasadar Museoan abiatuta, auzoaren azken aldiko historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko. Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen den Olabeaga, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. […]