Hilabetean behin Hirukarekin bat egiten dugu eta hilabeteko gaiak ekartzen dizkigu Unai Brea kazetariak. Hauteskunde hilabetea dugu hau eta eskualdeko herrietako emaitzak aztertu eta udal hauteskundeetako hautagaien errepasoa egin dute Hirukan. Horrez gain, Eider De Dios ikerlariarekin elkarrizketa izan dute, etxeko langileen inguruan egin zuen tesia. Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu […]

Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]

Supersur autobiaren aurkako plataformak larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu. EGUN BAT BOLINTXU SALBATZEKO izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo ditugu: informatiboak, jolasak  eta aldarrikatzaileak, Bolintxu salbatzeko. Gaur aurkeztu dute larunbateko egitaraua, gainera obren hasieraren inguruko xehetasunak eman dituzte. Makinak Seberetxe auzoaren inguruan sartu dira, eta lan-erritmo […]