Aste honetan hainbat ekitalditan egon gara, baina batez ere, Fun&Serious Game Festival bisitatzen. Berrien atalean, gure Black Friday-a komentatuko dugu, Europar Batasunaren Berriak eta bestelako ekitaldiak. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean285.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengo edizioa emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra izan dela esan dute emaitzek. Milaka bisitari jaso ditu herriak egun hauetan, Gerediaga elkartearen datuen arabera 110.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Landakogunean, kontuan izanik igande arratsaldeko datuak oraindik argitaratzeke daudela. Egun guztiak nahiko orekatuak izan diren arren, dudarik gabe jendetsuena […]

AtopiaRPG rol joko dodoista nola demontre jokatzen den ikasi dugu Txabi Landabidearekin, ondoren entzungo duzuen tutorial antzekoari esker. Hala ere, benetako partida bat ikusi nahi baduzue, gaur arratsean izango duzue aukera Kabi@ gunean. Ekin jokoari! https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191207Durango-atopianolajokatu.mp3 Deskargatu hemen.

Euskarazko rol joko baten proposamenak irabazi zuen iaz Durangoko Azokako Sormen Beka. Urtebete igaro da eta gaur aurkeztu dute Atopia rol jokoa.Urtebeteko epea eta 15.000 euroko beka izan du lantaldeak euskarazko lehenengo rol joko hori egikaritzeko, eta aurtengo Durangoko Azokan aurkeztu dute. Behar denak asetzeko, askotariko lantalde bat osatu behar […]

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finalean kantatuko dutenen izenak prest daude jada. Gaurko saioan azaro-abenduan jokatu diren 3 finalaurrekoak aztertu ditugu, eta finalisten kantu-hotsak ekarri uhinetara. Arrasate, Oiartzun eta Tolosa bisitatu ditugu. Biba hankaluzea, potoa eta errima progresiboaren errepublika librea! https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/191204_potto_gipuzkoako_txapelketa_finalaurea.mp3 Deskargatu hemen.

Oiane Valero Durangoko Azokan aritu da bere Euskal langile emakumeak. Antzinako erregimenetik kapitalismora liburuari buruz. Solasaldian fokua jarri du emakumeek subjektu moduan izan duten garrantzian, nahiz eta sistemak isilarazi dituen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta liburuan aipatzen dituen termino asko argitu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Oiane_Valero.mp3 Deskargatu hemen.

Eztena jaialdiak aurtez ezohiko antzerki jaialdia antolatu zuen; hiru laborategi eszeniko sortu zituzten gidari banarekin, esperimentazio eta sormen prosezuari garrantzia emanez. Hiru astetan Eztena jaialdian geratutako bi liburutan eta hiru ikusentzunezkotan jaso dituzte. Alaia Martin Etxebestek “Leihoen afasia” kronika librean jaso du jaialdiko esperientzia. Amets badiola Rubiok “Preposta” argazki liburuan […]