Durangoko Azokaren ekitaldien barruan EuskarAbenturaren 3.edizioaren aurkezpena eskaini dute bertaratu diren elkartekide, babesle eta aurreko edizioetako partaideek. Datorren espedizirako gazteen parte-hartzea sustatzea izan da xede nagusia. Izen ematea irekita dagoela adierazi dute EuskaAbenturaren webgunean. EuskarAbenturaren 3.edizioaren nondik norakoak azaldu ditu Irune de la Maza sustapen arduradunak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_euskalabentura.mp3 deskaragatu hemen.
Urtea: 2019
Gorka Juliok azaldu digu aurten berak koordinatzen duen Kabi@ guneak Durangoko Azokan izango duen egitaraua. Hezkuntzari eta sorkuntzari arreta berezia eman diote lehen egunetik, izan ere, ostegunean. konputagailu baten funtzionamendua ulertzeko saioa eta, Hirikilabs hiri laborategiaren eskutik, koete estratosferiko bat nola egin, janaria hackeatu, hezkuntza materiak irekiak landu eta familian […]
‘Osorik da!’ lelopean, Durangoko Azokaren 54. edizioa abian da. Landako Gunea jendez lepo dago, gaurko eguna ikasleen eguna izanik beraientzako antolatutako ekitaldiak izan dira nagusi. Goizean Ahotsenean instrumentuak egiteko aukera izan dute baita liburuak nola editatzen diren ikasteko aukera. Bertatik bertara ibili gara gaztetxoekin hitz egiten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Ikaleak_intrumentuak_liburuak.mp3 Deskargatu hemen.
Goizeko 10:30etan hasi da Durangoko 54. Azoka. Aurtengo leloa “Osorik da!” hamaika dira batzen diren emozioak, esperientziak eta bizipenak. Aurtengo nobedadeak Ioar Oteizak ekarri dizkigu Durangoko azokako komunikazio arduradunak. Lehengo aipaztekoa landako guneko saltokien aldaketa. Aurten ere aurreko urteetan bezala egitaraua guneetan banatuta egongo da, Areto Nagusia, Gogoetaren plaza, Ahotsenea, […]
Gaurkoan Uribe kostako Hiruka aldizkariarekin bat egin dugu, Abenduak 3 euskararen eguna izan dute hizpide abenduko zenbakian. Zer aukera du eskualde honetan euskaraz bizi gura duenak? Galdera horri tiraka erreportajea egin dute. Erantzuna atsekabetzeko modukoa izan da, baina itxaropen apur bat pizten dute gure hizkuntzari lehentasuna ematen dioten ekimen ugarik. […]
Sega Sound killers taldea dugu gaurkoan. Lehenengo diskoa du esku tartean sei kanturekin datoz ,Matxet batu zaigu irratira. Talde ezberdinetan ibilitakoa da, baina oraingoan beste kide batzuekin batu eta musika elektronikora hurbildu da. Elektronikoa bada soinua kutsu rock-eroa ere bada. Hizkuntzari dagokionez ingelesa eta euskaraz kantatzen dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191203_sega_sound_killers.mp3 Deskargatu hemen.
Elhuyarrek itzultzaile automatiko eleaniztuna sortu du. Erreminta berri hau adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritzen da eta euskera ezagutu aparte, gazteleraz, frantsesez, galegoz eta katalanez ere erabili ahalko da. Doan erabili daiteke eta ordenagailurako eta mugikorretarako eskuragarri dago azaroaren 27tik. Itzultzailea ordenagailuan erabiltzeko Interneten bilatu beharko da itzultzailea.eus eta weborrialde […]
Euskaraldiaren bigarren ediziorako data ezagutarazi dute jada koordinazioko kideek. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da eta aurten, 11 egun izan beharrean, 15 izango dira. Hau ez da berrikuntza bakarra, jada ezagutzen genituen Ahobizi eta Belarriprest konteptuetara Arigunea gehitu da. Astelehenean aurkeztu zuten rol berri hau Bilboko itsas-museoan. Bertan egon […]
26 urte bete dira Hertzainak taldeak azken agurra eskaini zutenetik, Anoetako kiroldegian izan zen hain justu ere, naiz eta arrazoi ezberdinak medio, berriz ere elkartu izan diren noiz edo noiz. Diskografia oparoa utzi zuen taldeak atzean, Euskal Herriko egoera soziopolitikoa islatzen zuten sei disko eta hainbat single alegia. Makina bat […]
Alex Txikon alpinistaren eskutik Everesteko gailurrera daramatza irakurleak Unai Ormaetxeak. Atzo aurkeztu zuten Sua argitaletxeak ekoiztutako Mundu bat motxilan liburua, zeinak Txikonen espedizioaren nondik norakoak erakusten dituen, negu gorrian, -60ºko tenperaturan, eta oxigeno barik. Aurretik, munduko gailurrera igotzeko bi saiakera egin ostean, hirugarrengo hartan baldintza eskasenetan Everesteko tontorra ukitzera iritsi […]
