Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta  antolatuko dira hainbat jarduera,  baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu […]

Gaurkoan Ekhilur proiektua ezagutu dugu. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Ekhilurren helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz. Ekhilurrek gure diruaren kontrola berreskuratzeko ahalegina egin nahi du. Alex […]

Bueltan dugu POTTO irratsaioa, aste pare batez ixilik egon eta gero, indarra bildu eta prest dugu beste berto-uholde bat. Gaurkoan, COVID 19 gaitzak eragindakoak izango ditugu hizpide: aurkia eta ifrentzua. Kulturak eta bertsolaritzak jaso duen kolpeari buruz Igor Elortza bertsolari eta Bertsozale Elkartearen zuzendaritzako kidearekin egin dugu berba; eta, Durangon […]