Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. […]

Gaurko musika gomendioa Maraca Diablo taldearen berria. Ina Iriondo Saint-Gerons musikariaren proiektua da Maraca Diablo. Aurretik, Uler 600 eta Munlet taldeetan aritutakoa da. Kantu berria argitaratu dute, bertsioa hain zuzen. “Das Modell” Izenburua ematen dion abestia Kraftwerk musika elektronikoko talde alemaniarraren Die Mensch-Maschine (1978) diskoaren Das Model  abestiaren bertsio bat […]

Inor ez da kroketa bere herrian gaurko saioan Litxarreriak protagonista. Zer dute hain erakargarri? Zergatik kolore bizi horiek?  begietatik sartzen zaizkigu? Gozogintzan, litxarreria azukre eduki handia duten janari multzo bat da, tamaina txikikoak eta maiz kolore bizikoak, hala nola gozokiak, makil-goxoak eta bonboiak. Nutrizioaren aldetik, karbohidratoen proportzio handia dute eta […]