Soinugela irratsaioko historia luzean badira zenbait kanta mitiko, urtero-urtero entzuten ditugunak. Kanta horiek hain dira onak, non ez zaituzten batere nekarazten, eta entzunaldi bakoitzean, beren perfekzioaren ñabardura berriren bat hautematen duzu. Horrelakoa dugu jazzaren eremuan gorengo mailako maisulantzat jotzen den West End Blues kanta, Louis Armstrongek bere Hot Five delakoarekin […]

Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Hiri txirrindularien elkarteek -Biziz bizi, kalapie, Bizikleteroak, Gurpilartea eta Balaztak- Covid 19ak sortutako egoera berriari aurre egiteko eta  hiriko mugikortasuna osasun berme guztiekin mantentzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko plana aurkeztu dute. Aldaketa hauek herrialde eta hiri askotan eman dira, pandemiak arnas aparatuari eragiten dio eta bizikletaren erabilera kutsadura murriztuko litzateke. Bizikletak […]

Duela bi urte Erroa eta Pamiela argitaletxeek Etxea Ondarea Historia Mintzoa liburua argitaratu zuten, etxean gauden honetan gure ondareazk eta historiaz hitz egiteko tartea ireki dugu Bilbo Hiria Irratian. Etxea eraikina baino gehigo izan da, lantokia ere bada. Etxeak izana eta izena eman du. Adibidez, izen batzuek salatzen dituzte bertan […]

Ekonazionalismo eta etnoekologismoa izan ditugu hizpide gaurkoan. Badira ekologismoaren baitan etnia edo arazo nazionala sartzen dutenak, badira kosmopolita edo unibertsalistak, eta badira estaturik gabeko ekologistak ere, euren burua estatuaren zapalkuntzatik askatu nahi duten nazio indigenak. Ekologismoaren baitako eztabaidetan aspaldidanik azaldu da diskurtso unibertsalista, ekologismoaren inguruko eztabaida ezin dela nazionalismoarekin nahastu […]