Mukuru kolektiboaren baitan talde eta proposamen oso interesgarriak biltzen dira, eta beraiek dioten bezala: “Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz”… Bertako katalogotik zenbait musikari ekarri ditugu gaur gure saiora. […]

Eskolara bueltaren inguruan mintzatu gara. Maiatzaren 19ko jarraibide baten arabera etxetik telelanean ari diren langileak ikastetxeetara bultatzeko irizpideak jasotzen diren. Horren arabera, ekainaren lehenengo astetik aurrera langileak pixkanaka itzuli behar dira ikastetxeetara. Steilas sindikatuko Ana Perezek langileen ordezkariekin inongo negoziaziorik gabe hartutako erabakia dela salatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200601_ana_perez_steilas.mp3 Deskargatu hemen.

Udan Gazteolak martxan jarraituko du. Aurtengo eskaintza ez dela aurreko urteetako bera izango. Aurten, tamalez, eskainiko dituzten kanpusak 12 urtetik gorakoentzat izango dira, betiere jarraitu beharreko arauak eta neurriak hartuz, beraien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Aurten EUSKARA ESKOLA egongo da, 12 urtetik1 5 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Bertan euskara indartuko dute proiektu […]