“Etxean ondarea mintzoa liburuan” oinarritutako saioa. Mende luzetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Xamar ikerlariarekin batera Euskal Herriko etxeen inguruko xehetasunak ezagutzen ari gara.  Gaurkoan Gipuzkoako dolare baserrien inguruan jardun dugu. Sagardoak garrantzi handia izan du, Itsas munduan eskorbutoren kontrako botika zen. XI. mendetik aurrera, Ameriketara iritsi ondoren, […]

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, hurengo osoko bilkuran eztabaidatzeko proposamena aurkeztu du, momentu honetan garatzen ari den hiriko Hiri antolaketa plan orokorra proiektua birplanteatzea eskatuz. Alaitz Argandoña Auzo elkarteen federazioko kidea izan da gurean. COVID 19ak ekarri digun egoerak, hiri eredu berri baten inguruko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen digu, espazio publikoaren […]

Bilboko Udalak, gizarte eta hezkuntza-arloko beste elkarte batzuekin batera udako udalekuak antolatu ditu, 4.000 plaza inguru eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzat eta gaztetxoentzat Bilbon egingo diren aisialdi jardueretan. Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiriko udalekuak, goizetan jardungo […]

Hedabideen diagnostikoa egin du Hekimenek, Euskal Hedabideen Elkarteak bazkideen artean . Pandemiaren eragina neurtzeko euskal hedabideetan. Herri ekimeneko hedabideak ere osasun krisiaren ondorioak pairatzen  ari dira. Igor Astibia dugu gurean . Konfinamendu garaian, elkarteko hedabideen webguneetako erabiltzaileak nabarmen gehitu dira, baina publizitateko diru iturrietan %40tik gorako murrizketak egon dira. Harpidetzetan […]

Irailean argitaratuko du bere lehenengo lan luzea. Gaurkoa Rafa Ruedak disko berri horretako aurrerapen kantua ekarri digu. Atzo argitaratu zuen kantua eta bideoklipa, “Ama hil zaigu”. Artzeren poemarekin kantua egin dui, nahiz eta askorentzat letra ezaguna izan Mikel Laboak musikatu zuen 1974ean, oraingoan bertsio baino be-interpretazioa da. Diskoa Aitor Etxebarriaren […]