Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak New Order taldearen kantu batekin abitu da. Pop elektronikoaren munduan erreferentzia garrantzitsua da New Order, Joy Division taldeko musikariek 1980an sortua, Ian Curtis liderraren heriotzaren ondoren. 1980. urtean. Movement (1981) lehen diskoa erraz alderatu daiteke sorrarazi zuen taldearen estiloarekin, baina Power Corruption & Lies (1983) […]
Eguna: 2020-07-13
Bilbao kultura programazioaren barruan bihar “Gora kasete” ikuskizuna eskainiko du Eidabek, Leire Sanjurjo aktorearekin berba egin dugu. Izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dute. Margarita taldekideen izeko martxosoena da eta bere neurrira egindako oparia egin nahi dute: bere bizitzako abestiekin grabatutako KASETE bat; gure maitasun osoz egindako opariak erositakoak baino bereziagoak […]
Bizi dugun egoerara egokitu behar izan du UEUk bere eskaintza: datak moldatu eta ekainetik irailaren hasiera bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroen arduradunak azaldu digu.. Eibarren (UEUren ikastetxe nagusian), Donostian eta Usurbilen uztailaren 13ko astean egongo gara, Iruñean […]
