2012ko FM irrati lizentziak EAEn banatzeko lehiaketa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak berak, 2012ko abenduan. 2019ko otsailaren 26an, berriz, Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa hartan emandako lizentziei onespena eman eta 17 esleipen horiek eman zituen. Esleipen horien artean, Bilbo Hiria irratiak 2012an bere euskarazko irrati proiektua aurkeztutako lau frekuentziak zeuden: 88.5 […]

Gazteolako gazteak irrati saio berezia egin dute gurean. Eguraldiaren iragarpenena adituak direnez hurrengo egunetarako aurreikuspenaren berri eman digute. Ane Nagore eta Teresak animalien inguruan eztabaidatu dute.  Solasaldia Txakurren inguruan hitz egin dute. Saioa bukatzeko zenbait bitxikeria ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200709%20IRRATI%20TAILERRA.mp3 Deskargatu hemen.

Hirugarren urtez Uztailaren 13an DononaDonea alter jaialdia antolatu dute Mundakan. Eleder Aurtenetxe irratiko lagunak jaialdi honen xehetasunak ekarri dizkigu . DanonaDoneak, zulo irekiaizeneko  ereduarekin  esperimentatzen du. Eredu horrek sormen kolektiboa eta bat-batekotasuna,nahastea, sorpresa eta denon parte hartzea bultzatzen du. Aurten bizi dugun egoera dela eta agian zentzu gehiago hartu du […]